GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jakes Goikoetxea 2013/2/7 BERRIA

Antzekotasunak

Sekuentzia ezaguna da: oposizioan, gobernuko alderdia larrutzea; oposizioan, gobernuaren proposamenei boikota egitea, baita proposamenean ados egonda ere; hauteskunde kanpainan, kudeaketa gaitasuna proiektuaren ikur bihurtzea, aurreko agintaldi batzuetan lortutako ustezko arrakastan oinarrituta; (...) hauteskundeak irabaziz gero zenbait marra gorri ez direla gaindituko agintzea, osasun zerbitzuak, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak, nola ez; hauteskundeak irabazi eta gero, mezua aldatzen hastea, egoera aurreikusi baino gogorragoa dela esanez, eta herritarrak murrizketetarako prestatzeko; gobernuan, oposizioan kritikatutako hainbat neurri bere horretan uztea; eta, aurrekontuak prestatzean, marra gorriak ez direla hain gorri esaten hastea, osasun zerbitzuetan, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetan murrizketak egiteko..

PPk egin zuen Espainian. EAJ egiten ari da EAEn.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo