GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

PILOTA

Waltarik eta Ozafrainek finalean izateko lehen urratsa eman dute

p042_f01_088x108.jpg

 

J.L.

Agusti Waltarik eta Patrick Ozafrainek Baionako finalean izateko lehen urratsa eman zuten atzo Arrangoitzkeo trinketean, finalerdietako lehen puntua eskuratu ostean.

Aurreneko norgehiagokan Agusti Wlatarik 40 eta 23 irabazi zion Paxkal Ezkurrari, 37 minututan. Kubakoa jaun eta jabe izan zen. Lapurtarrak ere bazekien atzo irabaztea oso zaila zuela, eta gehiegi behartu ez zenaren susmoa geratu zitzaien Arrangoitzeko trinketean batu ziren zaleei. Saketik 11 tanto egin zituen amerikarrak, eta 7 Urruñakoak. Jokoan 26 eta 8 egin zituzten, eta galdu, berriz, 8 eta 3. Lehen partidako markagailua honela joan zen: 4-0, 4-4, 7-7, 8-8, 18-10, 25-11, 30-13, 34-16, 39-21 eta 40-23.

Bigarren partidan, Patrick Ozafrainek 40 eta 32 irabazi zion Etxeberriri, baina Bankako pilotari beteranoak lan asko egin behar izan zuen garaipena eskuratzeko, amaierara arte atzetik aritu baitzen. 64 minutu iraun zituen partidak, eta saketik 8 egin zituen Ozafrainek eta 6 Etxeberrik. Jokoan 25 eta 22 egin zituzten, eta galdu, 4 Nafarroa Behereakoak eta 7 lapurtarak. Markagailua honela joan zen: 0-1, 1-1, 2-2, 3-8, 12-14, 14-25, 29-29, 30-30, 31-31, 34-31 eta 40-32.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo