GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek mailari eusteko urrats garrantzitsua egin du Marseillan

CONSOLAT 1

AVIRON 2

Jon LEUNDA

Avironek mailari eusteko urrats garrantzitsua egin zuen herenegun Marseillan, Consolat taldearen aurka irabazita, nahiz eta galtzen hasi zen.

Norgehiagoka estua izan zen, baina baionarrek mailari eusteko borrokan aurkari zuzena den talde baten zelaian irabazi zuten, eta horrek sekulako garrantzia izango du. Etxekoak aurreratu ziren markagailuan lehen zatian. Bigarrenaren hasieran, lapurtarrek berdindu egin zuten, eta hortik aurrera gauzak parean joan ziren.

Neurketa berdinduta amaituko zela zirudienean, Coubard gazteak egin zuen lapurtarrei garaipena eman zien gola.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo