GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Azalpenen zain, gertaera penagarria Gerediagan

Atzo, Gerediaga Elkarteak Aiert Goenaga Durangoko Disko eta Liburu Azokako zuzendaritzatik kendu duelako albistea entzunda, gutxi izango ziren harritu ez zirenak. Gutxi izango ziren, halaber, berri ona dela pentsatu zutenak. Oraindik Goenagaren bertsioa entzun gabe, Gerediaga Elkartearen oharraren arabera, Azokaren azken edizioan «uste baino galera ekonomiko handiagoa» eduki zuten eta Goenagak ez du zintzo jokatu elkartearekin, baina hobeto azaldu beharko lituzke baieztapen horiek. Izan ere, badira zenbait datu objektibo, hala nola Azokaren azken edizioaren emaitza eragileek, herritarrek eta elkarteak berak oso arrakastatsutzat jo izana. Beste kausa batzuk ere aipatu ziren sare sozialetan, esate baterako, erabaki horren atzean kudeaketa moduaren gaineko ikuspegi desberdinak izatea, Goenagak kudeaketa «horizontalagoa», parte-hartzea eta elkarlana sustatu izana, alegia. Durangoko Azokaren «hobe beharrez» kendu omen du elkarteak Goenaga kargutik. Esan bezala, harridura eragin du albisteak, baina kezka ere bai. Sare sozialetan izan duen oihartzuna ikusi besterik ez dago -harridura, kezka eta haserrea nagusitu ziren-. Eta saihetsezina da pena ere agertzea, euskal kulturaren munduan horrenbesteko garrantzia duen elkarte batean horrelakoak gertatzea ez baita inondik inora onuragarria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo