GARA > Idatzia > Kultura

«Plagioa vs originaltasuna», gaur hasiko dira Bilbo Zaharra Forumaren ekitaldiak

GARA | BILBO

Plaza Barriko Euskaltzaindiaren egoitzak hartuko du gaur, 19.00etan, hiruhileko honetan «Plagioa vs originaltasuna» izen generikopean garatuko diren hiru solasaldietako lehenengoa, Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez hizlari izango dituena, hain zuzen ere.

Ekitaldi hauek Zazpi Kaleetako Bilbo Zaharra Euskaltegiaren Forumak urtero antolatzen dituen euskal kultura zein hizkuntzaren aldeko kultur jardueren barruan kokatzen da.

Otsailaren 19an, Eider Rodriguezi eta Andoni Egañari helduko zaie txanda eta 22an, berriz, Mikel Urdangarin eta Karmele Jaio izango dira bertan.

Izaera berezia dakar aurtengo programazioak Bilbo Zaharra Euskaltegiak 25 urte bete berriak dituelako aurten. Hiruhileko bakoitzari dagozkion ekimenak ez ezik, Forumak seigarren urtez antolatzen duen irakurraldi jarraitua ere burutuko da, ekainaren 20an. Atxagaren «Obabakoak» izango da aurten Arriaga antzokian hainbat pertsonak irakurriko duten liburua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo