GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

errugbia Top 14

Biarritzek erregulartasuna berreskuratu behar du

Zuri-gorriek Castres hartuko dute Agilera estadioan, 20.45ean. Frantziarrak sailkapeneko laugarren postuan daude, eta denboraldi bikaina ari dira egiten.

p047_f02_148x116.jpg

Jon LEUNDA

Biarritzek hasi beharra dauka bere mailarik onena ematen eta erregulartasunari eusten. Pasa den astekoa ezin da errepikatu, hori denek garbi daukate, baina zoritxarrez, behin baino gehiagotan gertatu da aurten.

Zuri-gorriek Castres hartuko dute 20.45ean, Agilera estadioan. Norgehiagoka zinez zaila izango dute, frantziarrak sailkapeneko laugarren postuan baitaude, eta asmoa lehen bietan amaitzea dute, zuzenean finalerdiak jokatzeko. Beraz, Agilerara ez dira denbora pasa etorriko, lau puntuen bila etorriko dira, eta ahal badute erasoko puntua lortzera ere bai.

Talde zuri-gorria datorren urtean Heineken Kopa jokatzeko txartela ematen duten lekuetatik kanpo dago, baina bi puntura dauka postu hori, baita final-laurdenak jokatzeko aukera ematen duen postua ere. Beraz, erregulartasun gutxiko denboraldia egin arren, goiko postuetatik eta helburuetatik oso gertu dabil talde zuri-gorria, eta ezin ditu aukera gehiago galdu, bestela denboraldia amaituko baitzaio egoera honetantxe.

«Erregulartasuna berreskuratu behar dugu, bestela zaila da goian sartzea. Ezin dugu onartu pasa den astekoa, ezin baita zati batetik bestera horrenbeste aldatu. Lehenengoan nahiko txukun aritu ginen, baina bigarrengoan zelaitik desagertu ginen, eta gauza horiek konpondu beharra daukagu», esan zuen Laurent Rodriguezek, taldeko entrenatzaileetako batek.

Jokalariei dagokionean, Benoit, Burotu, Genevois, Thion eta Traille baja izango dira, guztiak ere min hartuta baitaude, eta ez daude jokatzeko moduan.

Aviron

Avironek 18.30ean jokatuko du gaur, Parisen, Racing taldearen aurka. Lapurdiko hiriburukoek ere oso neurketa zaila izango dute. Frantziako hiriburukoak ez daude denboraldiko punturik onenean, baina zazpigarren postuan daude sailkatuta.

Aviron, berriz, aldendu da beheko postuetatik, arriskuan dauden taldeei puntu askotxo ateratzen dizkie, eta hemendik aurrera gauzak oso gaizki egiten ez baldin badituzte, jaisteko inongo arriskurik ez dute izango. Hori bai, orain zazpigarren postua daukate nahiko gertu, eta postu hori lortzen saiatu beharko dira zuri-urdinak.

Horretarako aurkari zuzen bat mendean hartzea bezalakorik ez dago, horrek beren helburuetara gerturatzeko balioko baitie. Jokalariei dagokionean, Thibault Visensang eta Clement Otazo dira min hartuta daudenak, eta horiek ezingo dute gaur Frantziako hiriburuan jokatu.

baiona

Avironek 18.30ean jokatuko du Parisen, Racing taldearen aurka. Arriskuko postuetatik ihes egin ostean, goragoko helburuei begira jarri beharko dira zuri-urdinak.

Estu

Lehen zazpi postuetan sartzeko borroka handia izango da hemendik eta denboraldia amaitu bitartean. Bai Biarritzek, bai Avironek hor sartzeko aukerak dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo