GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Miren Salegi | Urbieta

Partido Nacionalista... ¿Vasco?

EAJ-PNVk haurreskoletan gaztelerari indarra ematearen alde bozkatu du. Gaztelerari indarra eman, euskarari indarra kendu, alegia.

Honen aurrean zer esango zuen, adibidez, Elbira Zipitriak (PNVko Emakume Abertzaleen Batzaren kidea, ikastola klandestinoen sortzailea frankismoan)? Berea eta, bere burua arriskuan jarriz, diktaduraren debekuei uko egin zieten beste hainbat emakumeren meritua da urte hauetan milaka hiritar euskaldunek euskaraz ikasteko aukera izatea.

Baina orain, EAJ-PNVk Elbirak eta beste hainbeste euskaltzalek egindako isilpeko lan arriskutsuari ostikada lotsagarria eman dio. Azalpenik gabe, lotsarik gabe, begirunerik gabe. Zeren truke? Joko zikina zuena, benetan.

Atrebentzia izan arren, euskararen alde egin duten eta egiten duten guztien izenean, zera exijitzen dizuet: zuen alderdiaren izena aldatzea, hain zuzen ere «eusko» eta «vasco» hitzak kentzea. Zeren eta... «izenak ez du egiten izana».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo