GARA > Idatzia > Kultura

DESPEDIDA

Anari taldeak azken kontzertuak emango ditu atseden hartu aurretik

Boladatxo baterako Anari taldeak jotzeari utziko diola jakinarazi zuten atzo «bertako zenbait partaideren proiektuak aurrera eraman ahal izateko». Birari amaiera emateko, lau kontzertu eskainiko dituzte: larunbat honetan Donostiako Victoria Eugenian eta martxoaren 2an Leioan, 9an Donibane Garazin eta, despedida kontzertua, hilaren 10ean Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan. Ondoren bakarkako eta formatu txikiko emanaldiak egingo ditu azkoitiarrak. Apirilaren 14an Elizondon izango da, 19an Bermeon, ekainaren 7an Tuteran -Ruper Ordorikarekin batera- eta 30ean Lekornen, EH Zuzenean jaialdian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo