GARA > Idatzia > Kultura

ELORRIO

Felix Anauten akuarelak, Iturri Kultur Etxean ikusgai

Hilaren amaierara arte Felix Anauten akuarelak ikusi ahal izango dira Iturri Kultur Etxean. Erakusketa doakoa da eta egun osoz dago zabalik. Erakusketa hau BBK Fundazioak Elorrioko Udalarekin duen elkarlanaren emaitza da. Erakusketa honetan Anautek bi euskarri desberdin erabili ditu: paper eta oihal gainean egindako lanak, konfiantza eta esperientzia handia baitu bi euskarri horietan. Margolaria ez ezik, zeramika eta eskuragilea ere bada. Bere lanetako batzuk Londresko British Museum-en daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo