GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bidegabekeria aitortu ere ez ote dute egingo?

Atzo, duela hamar urte Guardia Zibilak armaz hartu zuen gunea, Martin Ugalde parkea, alegia, «Egunkaria»-ko langile ohiek, auzi harengatik epaitutakoek eta epaitzeke daudenek eta beste hainbat herritarrek bete zuten. Eta ez duela hamar urte Euskal Herria astindu zuen egun hura oroitzeko besterik gabe, egun hura oroitzeak ezinbestez berekin baitakar jasandako bidegabekeria salatu eta egin litekeen justizia apurra eskatzea. Izan ere, bidegabekeria ez da bukatu. Auzi ekonomikoak bere horretan jarraitzen du eta auzipetuek zigor eskaera handi bati aurre egin behar diote, auzi nagusian izan zuten babesgabetasun sentipenaren jabe, itxitako kazetak (kazetek) bezala euskal herritar gehienen babesa badute ere, Estatu espainolaren eta auzitegi berezien erabakien aurrean babesgabe baitaude, eurak eta hainbat eta hainbat euskal herritar. Nolanahi ere, auzi ekonomikoa bertan behera geratu edo auzipetuak absolbitu egingo balituzte ere, ezinezkoa izango litzateke justizia egitea. Beste behin ere, beranduegi izango litzateke justizia administratzeko arduradunek eta erantzule politikoek egindako bidegabekeria itzela zuzentzeko.

Lehenik atxilotu eta auzipetutakoei, «Egunkaria»-ko langileei, irakurleei eta euskal hizkuntza eta kulturari, oro har euskal gizarteari eragindako mina aitortuko ote dute inoiz, sinesgarritasun pitin bat eskuratzeko behinik behin?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo