GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Emandako pausoak eta eman beharrekoak, euskal herritarren eskakizunari erantzuteko

Atzo, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ETA erakundea konpromisoak betetzen ari dela eta «garai historiko hau» aprobetxatu egin behar dela esan ondoko biharamunean, hartarako pausoak emateak duen garrantzia nabarmendu ondoko biharamunean, Frantzian ETAko ustezko bi kide atxilotu zituen Polizia frantsesak, espainiarrarekin batera prestatutako operazioan. Aldi berean, Euskal Herrian bake prozesua bultzatzeko foro sozial bat iragarri zuten martxoaren 14 eta 15erako. Foroaren sustatzaileek esan zutenez, beharrezkoak dira pertsonen eta erakundeen konpromisoak, hala nola herritarrek parte hartzeko bideak.

Agerian da nork eman dituen pausoak eta nork ez, agerian mugitzen ez direnen jarrera, konponbidea eta bake bidea oztopatzeko estrategiaren menpekoa, atzoko atxiloketek eta Rajoyk Madrilgo Kongresuan esandakoek erakusten dutenez. Beste aldean, ETAren eta beste hainbat eragileren pausoak eta bide horretan jarraitzeko borondatea. Pauso horien helburua, ordea, ez da bestea mugiaraztea, baizik eta euskal herritarren eskakizunari erantzutea. Hortik herritarren parte-hartzearen garrantzia, euskal gizarteak izan behar baitu prozesu honetako muga bakarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo