GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

ISA erakundean diren 73 herrialdeen zerrendan izango da Danimarka ere

p044_f04_97x96.jpg

Haritz LARRAÑAGA | Danimarka

ISA elkarteak (International Surfing Association) kide berri bat du aurrerantzean. 73. herrialdea batu da munduko surf elkarte ofizialean, Danimarka alegia.

7.314 kilometroko kostaldea duen herrialde eskandinaviar honetan olatu artean ibiltzeko leku ugari dago eta baita itsasoan, haizeaz baliatuz egiten diren kirolak egiteko ere, Kitesurf edo Windsurfa kasu.

Caster Steinfathe, North Atlantic Surfing Association (NASA) elkarteko zuzendariaren esanetan: «Danimarkako surfaren sustraiak urrundik datoz eta hemendik aurrera ISAk antolatzen dituen munduko txapelketetan herrialde gisa parte hartu ahal izatea ohore bat da».

Olatu onak sarri ez izan arren, herrialde honek abantailak ere eskaintzen dituela azpimarratu zuen NASAko zuzendariak: «Danimarka urez inguratuta dago, eta ez dago 52 kilometro baino urrunago topa dezakegun lekurik. Horrek, zera esan nahi du, autoa hartu eta ordu batean herrialde honetako edozein tokitan izan zaitezkeela».