GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek golik ez du sartzen, baina hartu ere ez, eta gorako bidean doa

TARBES 0

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Diru arazoak direla medio, denboraldi xelebrea ari da izaten Baionan, aste honetan bertan presidente aldaketa izan baita.

Hala ere, kirol arloan, futbol taldea aurrera egiten ari da, Tarben, aurkari zuzen baten aurka, puntu garrantzitsua lortu baitzuen. Harrobiarekin ere lanean ari da, gazte mailako Benlloch lehen aldiz aritu baitzen hamaikakoan, eta eman zuen itxura ere oso ona izan zen. Baionarrek bertako jokalariekin egin nahi dute aurrera, eta oraingoz, behintzat, emaitzak ez dira batere txarrak.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo