GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

2.B MAILA Eibar

Bolada txarrari aurrei egiteko, lana eta konfiantza

Lehen postua gertutik begiratzetik laugarrena arriskuan ikustera pasa da Eibar, azken emaitza kaxkarren ondorioz. Taldearen esperientzia eta kalitateari begiratuta, baikor da, hala ere, Txema Añibarro.

p034_f01_148x100.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Eztitan zegoen Eibar lehen itzuliaren amaieran: lidergotik puntu bakarrera, maila osoko talderik golegileena, hamaika puntuko abantaila bosgarren sailkatuarekiko, porrot bakarra aurreko hamasei jardunaldietan... eta La Rosaleda zain, ametsarekin jarraitzeko prest.

Hilabete eta erdiren buruan, goitik behera aldatu da gorri-urdinen egoera. Koparen ilusioak ihes egin dio, eta Ligakoa mehatxatuta ikusten ari da, bigarren itzuliko ibilbide kaxkarraren ondorioz. Golak kostata lortzen dituzte, eta are nekezago garaipenak. Bakarra lortu du Gaizka Garitanoren taldeak azken zazpi jardunaldi hauetan, guztira sei puntu eskuratuz. Zenbakiak berez txarrak badira, konparazioak negargarriak izatera irits daitezke: Izarrak -azken sailkatuak- eta Nojak besterik ez dute Eibarrek baino puntu gutxiago lortu. Armaginekin batera sailkapenaren buruan borrokan dabiltzan taldeek, berriz, bikoiztu eta ia hirukoiztu ere egin dute beren puntuazioa: 17 pilatu dituzte Amorebietak eta Barakaldok eta 15 Alavesek eta Bilbao Athleticek. Bosgarren sailkatuarekiko aldea, egun, hiru puntukoa besterik ez da.

Presioa gora, ibilbideak gauza bera egitea lortzen ez duen bitartean. Horixe da, behintzat, kanpotik egindako hausnarketaren ondorioa. Barrukoak, berriz, nahiago du burua hotz eduki, eta diskurtsoa lasaitasun eta konfiantza bezalako hitzetan oinarritzea. Eta ez da «esan beharrekoa delako -nabarmentzen du Txema Añibarrok-, horrela delako baizik».

Taldearen «esperientziaz eta kalitateaz» baliatuta, baita aldagelan «nabaritzen diren sentsazioez» eta zelaian «egiten ari den jokoaz» ere, Eibarko kapitainaren baikortasunak ez du gradu bakar bat galdu negu hotz honetan. «Lasaitasuna mantendu behar dugula uste dut. Topikoari helduta, lehen ez ginen hain onak eta orain ez gara hain txarrak. Zenbakiak ikusgarriak zirenean, eta orain, hain onak ez direnean, talde berbera gara: hasieratik markatutako helburua borrokatzeko eta lortzeko gai den taldea. Izan ere, play-offeko postuetan gaude orain ere».

Hala ere, aldea badago talde hartatik talde honetara; desberdintasunak emaitzetara mugatzen badira ere. Kopako esfortzuak, denboraldiko ohiko gorabeherak, Ipuruako zelaiaren egoera... Arrazoiak ez dira falta, Añibarrok «aitzakiarik bilatu nahi ez» duen arren. «Gauza horiek guztiek izango dute zerikusia, baina garrantzi gehiegirik ere ez nieke emango. Batez ere denboraldian zehar egoten diren ziklo eta gorabeheren kontua dela esango nuke. Eta gainera, uste dut, oraingo beherakadatxo hau taldearen jokoan baino emaitzetan izaten ari dela batez ere eragina».

Ildo horretan, atzelari bizkaitarrak argi dauka partida batzuetan «jokatzea eta aukerak sortzea» gehiago kostatu zaien arren, beherakada emaitzen kontua dela batez ere. «Egia da taldea ez dagoela hain-hain ondo, ez gaude hain fin atearen aurrean eta, ondorioz, garaipenak lortzea zailagoa suertatzen ari da. Baina, nahiz eta lehen itzulian bezain ondo ez egon, nik ez dut uste hain gaizki gaudenik -azpimarratzen du-. Fisikoki ondo ikusten dut taldea, jokoa berriro gorantz doala uste dut, konfiantza ere badago, lana beti bezala egiten ari gara eta igandeko partida zailean lortutako berdinketak ere lagunduko digula uste dut, aste honetan sentsazio hobeekin lan egiteko». Ez da bakarrik kapitainaren iritzia. Aldagelak ere burua hotz mantentzen duela uste du. «Konfiantza dago. Esperientzia daukagu eta bagenekien hasieratik bide luzea eta zaila izango zela eta horrelako gorabeherak egongo zirela. Eta, bestetik, beti jakin izan dugu zein den aurrera egiteko jarraitu behar dugun bidea, une onenetan eta hain onak ez direnetan: lana, lana eta lana. Hori da hona, play-off postuetara, ekarri gaituena eta horri eutsi behar diogu hemen jarraitzeko. Lana, partidaz partida joatea eta gure buruan kontzentratzea, maiatzean gerta daitekeenari edota aurkariek egiten dutenari gehiegi begiratu barik», adierazi zuen gorri-urdinen kapitainak.

La semana

Goles. Como su equipo, Jon Orbegozo (Barakaldo) está en plena racha. Con media docena de goles en las cinco últimas jornadas, alcanza los 12 y se coloca al frente de los realizadores del grupo -con permiso de Carlos Álvarez, que anotó 13 antes de fichar por el Cádiz-. Todo lo contrario sucede con Jorge Galán (Osasuna, 11 goles) y David Mainz (Eibar, 10): se sitúan justo por debajo del ariete fabril, pero hace ya un mes que no ven puerta.

Laureles. Los que reverdece Isaac Aketxe en el River, con el que ya fue pitxitxi de Tercera. Tras su paso por el Eibar -cesión al Sanse incluida- regresó al cuadro verdinegro en el mercado invernal y el resultado no puede ser mejor: ha anotado tres goles en los cuatro últimos partidos, que le han supuesto siete puntos al River.

Agridulce. Una de cal y otra de arena para la Peña Sport. Primero se llevó un disgusto con su eliminación en cuartos de final de la Copa Federación, en la que rozó la proeza porque, tras el 4-1 de la ida, llegó a ponerse con 4-0 en San Francisco. Pero el Sant Andreu marcó, forzando la prórroga, que concluyó con un definitivo 4-3 y pase a semifinales para el cuadro catalán. La alegría llegó el domingo, cuando el equipo de Sergio Amatriain se imponía al Izarra (2-0) tras nueve jornadas de espera.

Disgustos. Los resultados siguen acompañando, pero el Alavés se ha llevado dos disgustos esta semana. El primero con la lesión de Luismi, que pasará por el quirófano y permanecerá uno o dos meses de baja. El segundo, con la estafa que estaría realizándose en algunos países de Sudamérica, consistente en pedir dinero a futbolistas para facilitarles una supuesta prueba con el equipo albiazul. El club ya lo ha denunciado en el Juzgado.

Patrocinio. La Peña Sport y el Grupo Uvesco han firmado un convenio de colaboración para promocionar el deporte local. Los socios y amigos -una nueva figura- del club podrán obtener descuentos en sus compras. El Grupo Uvesco, además, realizará una aportación anual a la entidad tafallesa equivalente al 3% de las compras que se realicen.

Un cumpleaños por todo lo alto

Habrá que esperar todavía hasta 2015, pero el Eibar ha comenzado ya con los preparativos de la celebración de su 75º aniversario. Una efeméride que la entidad quiere conmemorar por todo lo alto, de ahí que la maquinaria se haya puesto en marcha con dos años de antelación.

La participación será una de las claves, de ahí que el acto de presentación congregara a exjugadores azulgranas, al entrenador actual, jugadores de la cantera y aficionados. Se ha habilitado ya, de hecho, una dirección de correo electrónico (1940-2015@sdeibar.com) para que «todo aquel que quiera hacer una aportación o sugerencia pueda hacerlo», explicó Alex Aranzabal, que también adelantó algunas de las actividades previstas. Además, recalcando de nuevo la importancia de la «participación», de un concurso para la búsqueda de un slogan o de la votación del once ideal del Eibar, destacan la edición de una revista y, sobre todo, la puesta en marcha de un museo que ya ha empezado a recibir artículos, en algún caso llamativo.

Tampoco faltará el amistoso. Las bodas de oro se celebraron frente al Ajax y el club confía en poder volver a contar con un gran rival, aunque en este caso sí que habrá que esperar bastante antes de poder concretarlo. A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo