GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek irabazi ez arren, puntuak batzen eta gorantz jarraitzen du

AVIRON 0

HYERES 0

 

 

Jon LEUNDA

Avironek berdindu egin zuen etxean liderraren aurka, eta mailari eusteko borrokan beste urrats bat egin zuen. Gainera, harrobiko beste hiru gazte ikusi ziren Didier Deschamps zelaiko berdegunean, eta dudarik gabe hori ere oso berri garrantzitsua da, izan ere, Avironen gazteekin lan bikaina egiten ari direla esan nahi du horrek.

Bi taldeak baja ugarirekin atera ziren zelaira, eta egia esan bi atezainek ez zuten aparteko lanik izan. Hori bai, izan zutena bikain burutu zuten, eta azkenean ez batekoek, ez bestekoek ez zuten aurkariaren atea zulatzen asmatu, eta amaieran bi taldeak konforme geratu ziren puntu banaketarekin, biek helburuekin aurrera jarraitzeko modua egin baitzuten horrela.

Lehen zatian norgehiagoka orekatua izan zen, eta bi taldeek ez zuten aparteko aukerarik egin. Bigarrenean, berriz, etxekoek gogo gehiago jarri zuten, baloia gehiago ukan zuten, baina kanpotarren atea ez zuten gehiegi estutu. Azken minutuetan, ordea, Hyres izan zen gehien estutu zuena, baina orduan agertu zen Ximun Duhour, goragoko mailetan jokatzeko ere maila baduela erakutsiz, kanpotarren aukerak erabat ezabatuz, eta bere taldeari bi puntu garrantzitsu emanez, maila honetan irabazten duenak lau jasotzen baititu, eta berdintzen duenak, berriz bi. Hala ere, baionarrek oraindik lanean jarraitu beharko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo