GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

IRRATIA

Korrikaren amaiera Baionatik zuzenean Info7n

Euskal Herria herriz herri zeharkatu eta gero, igandean iritsiko da Korrika Baionara. Eskuz esku ibili den lekukoa iritsiko da, beraz, bere helmugara. Jarraipen berezia egin dio Info7 Irratiak Korrikari, eta Baionan ere izango da Euskal Irratiei esker, Korrika 18ren azken kilometroak bizitzeko aukera izango dugu gure uhinetan, eta Euskal Irratiek Baionatik zuzenean egingo duten saioa aditzeko aukera ere izango duzue Info7 irratian. Korrika 18ko gaurko saio berezia goizeko hamar eta erdietatik aurrera hasiko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo