GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Argia | Xabier Letona

Independentzia materiala eta formala

(...) Zentsura mozioa aurkeztuko da apirilaren 5ean Yolanda Barcinaren aurka. Gogo maila berdinarekin ez, baina EH Bilduko indarrak, Geroa Bai eta Ezkerraren botoak mozioaren aldekoak izango dira seguruenik, UPN eta PPrenak kontrakoak eta PSN abstenitu egingo da. Hori izan daiteke emaitza.

Eta horrek nori egiten dio mesede? Batzuen ustez, aurrera egingo ez duenez, zentsura mozioak Yolanda Barcina bera indartu dezake. Beste batzuek, ordea, Barcina berdintsu utziko duela diote eta higadurarako balio duela. Eta gehienen aburuz, PSN erantzutera behartuko du eta, beraz, posizioa hartzera. Barcina bera ahultzea baino, hortaz, PSN ehizatzea izan liteke zentsura mozioaren arrazoi nagusietakoa. Edo biak.

Hala da bai, PSN posizio larrian dago, batetik UPN sostengu eske eta, bestetik, alternantziarako giltzarri. Edozelan ere, beste urrats bat emango da hauteskundeen bidean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo