GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

BEREZKOAK

Larretxearen eta Ximun Lanberten ezustekoa

GARA | GARINDAINE

Larretxeak eta Ximun Lambertek osatutako bikoteak Berezkoen Binakako Txapelketaren finalerdietarako sailkapena lortu zuen atzo Garindainen ezustea eman eta Etxeberriri eta Etxetori 40-33 irabazita. Irabazleek neurketari buelta ematea lortu zuten, aurreneko erdian atzetik ibili baitziren markagailuan, 4-11 eta 9-18, esaterako. Bigarren erdian, ordea, Larretxeak bikain jokatu zuen eta Etxetok, aldiz, ez zuen bere benetako mailarik eman. Galtzaileek final-laurdenak jokatu beharko dituzte.

Beste partidan, Laurent Lambertek eta Bonebeltxek 40-16 irabazi zieten Intxausperi eta Jeannotsi. Aipatu beharrekoa da Intxausperi gidabaimena kendu ziotela frontoira bidean kontrol batean abiadura handiegian harrapatu ostean. Azkenean lagun batek eraman behar izan zuen, eta kantxan bere onetik kanpo ikusi zitzaion. Irabazleak final-laurdenetan daude, besteak kanpoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo