GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Mikel Reparaz New Yorkera, Olatz Arrietaren ordez

GARA | DONOSTIA

Aurrerantzean Mikel Reparaz kazetaria izango da EITBren korrespontsala New Yorken, Olatz Arrietaren lekukoa hartuta. Arrieta Bruselako korrespontsaliara aldatu zuten, berak eskatuta, orain dela hilabete eskas, eta Reparaz hilabete honetan hasiko da AEBetako hirian lanean, EITBk atzo adierazi zuenez. Kazetari nafarrak bertako berri emango du Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta eitb.com hedabideentzat.

Orain arte ETBko albistegietako nazioarteko burua izan da, eta aurretik, Radio Euskadiko albistegien arduraduna izan zen. EITBn aritu da batez ere lanean kazetari arbizuarra. Irratietarako Bruselatik berriemaile gisa aritu zen, eta azken urteetan, nazioarteko gaietako berriemaile berezi gisa aritu izan da -hauteskundeetan, gatazketan...-.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo