GARA > Idatzia > Kultura

«Infernuko dirua» taula gainera, Piarres Larzabalen heriotzaren 25. urtemugan

KAZETA.INFO | BAIONA

Piarres Larzabal zendu zela 25 urte egiten ditu aurten. Idazlea omentzeko Garazi lizeoko antzerki ikasleek orain arte ia taularatu gabea den «Infernuko dirua» antzeztu zuten atzo Izpuran, Fauxtin Bentaberry gelan -gaur errepikatuko da- Antton Lukuren gidaritzapean. Eugenio Arozenak atxeman duen testu kasik inedito hau pixka bat arramoldatua izan da testuari pertsonaia berriak gehituz. Ekintza Garazin pasatzen da banketxe baten giroan. Fauxtin Bentaberri gelan aurkeztua izanen da gaur berriz 21.00etan.

Antton Lukuk berak aurkezten du ikasleekin egin duen lana: «Infernuko diruak ezena ikusiko du. Bere inspirazio iturriko lurrean, Garazin. Barneko aldeko euskararen doinuak du lagunduko. Teatroa musika delako ere, irudi bezainbat, istorio zahar eta istorio. Edo negozio hemen diogun bezala».

Eugenio Arozena antzerkilari oiartzuarrak berreskuratu zuen testua, Donostiako deklamazio eskolako artxiboetan. Idazmakina baten karbono bat zen, eta orrialde batzuk falta zitzaizkion. Testua gipuzkerara egokitua zegoen gainera. Moldaketa egin zuten -pertsonaiak ere gehitu zizkioten, zazpitik hamalura pasa zutelako- eta taula gainerako prestatu. Inchauspe anaien gorabeherak kontatzen dizkigu Lartzabalek: banketxearen sorreratik Ameriketara joateraino. Antton Lukuk berak honakoa nabarmendu du: «Duela urte batzuk jada Garaziko lizeoan saiatu ginen autore horren garaikidetasuna taila gainean erakusten. Larzabalek euskal taula gainari ehun testu baino gehiago eskaini zizkiola ezaguna da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo