GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Britainiar kontserbadoreen arrisku existentziala

Sexu berekoen arteko ezkontza eta Europa izan ohi dira Britainia Handiko alderdi kontserbadorearen «deabru» partikularrak. Egunotan, eskuinerago eta diskurtso xenofobo argi batekin agertu den UKIP alderdiaren lehia, batetik, eta, bestetik, homosexualen ezkontzak kontserbadoreengan sortzen duen histeria dela-eta, «alderdia suntsitzen eta bere arima kutsatzen» ari dela dioten ahotsak ugaldu egin dira. Cameronek kontrola galdu duela diotenak, xede, ikuspuntu eta narratibarik ez duen alderdia zuzentzen duela. Are, 2015eko hauteskundeen ostean ez dela kontserbadoreen buru izango edo alderdiaren krisi existentzial honetan ez dela inongo berrikuntza edo alternatibaren aitzindari. Cameronen gobernuaren egutegi legegilea gaitzetsi zuten toryen matxinadari alderdiaren oinarri militanteko hainbat arduradunek publiko egindako salaketak gehitu behar zaizkio. Ur nahasiak eta giro pozoitua, edonondik begiratuta ere, nagusi.

Meatzarien kanarioak bezala, liskarrek eta atxikimendurik ezak adierazten dute tunelaren bestaldean existentzialak diren arriskuak dituela alderdi kontserbadoreak -oro har, Europako politika konbentzionalak-. Herritarren arbuioa eta unibertso paralelo batean bizi diren errezeloa hedatzen doaz, euroeszeptizismoz mozorroturiko ezintasun sentipen baten eskutik, orokortzen ari den mesfidantza elikatuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo