GARA > Idatzia > Kultura

Hondarribiko Gorka Txapartegi sukaldariak jaso du 2013ko Chef Millesime saria

Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi sukaldariak jaso du Madrileko Hesperia hotelean aurtengo Chef Millesime saria, Quique Dacosta, Angel Leon, Jordi Cruz, Ricardo Sanz eta Nacho Manzanorekin batera.

GARA | DONOSTIA

Michelin izar bat duen La Alameda jatetxeko Gorka Txapartegik Chef Millesime 2013 saria jaso zuen atzo Madrilen, epaiaren arabera, «espainiar gastronomiari nazioarteko prestigioa» ematen lagundu duelako. Berarekin batera saritu zituzten Jordi Roca pastelgilea eta Quique Dacosta, Angel Leon, Nacho Manzano eta Ricardo Sanz sukaldariak.

Txapartegik bere bi anaiarekin batera kudeatzen du Alameda jatetxea. Bere esanetan, lan handia egin da «berrikuntzan eta garapenean». Laugarren aldia da sariketa hau egiten dena eta oraingoan Estatu espainiarra sei eremutan banatu da, eta toki bakoitzetik sukaldari bat saritu. «Bakar bat aukeratzeak zapore gazi-gozoa uzten zien finalistei», esan zuen Manuel Quintanerok, Club Millesimeko presidenteak.

Txapartegik EAE, Nafarroa eta Errioxako sukaldari onenaren saria eskuratu du. Irabazle guztien artean hamaika Michelin izar batzen dituzte.

Epaimahaiak Gastronomiako Errege Akademiako presidentea, Rafael Anson, izan du buru eta kazetari eta kritikari espezializatuek osatu dute.

ALAMEDA

Gorka Txapartegik bere bi anaiarekin batera kudeatzen du Alameda jatetxea Hondarribian eta Michelin izar bat daukate.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo