GARA > Idatzia > Mundua

Afrikak bere krisiak konpontzeko armada afrikarra sortu nahi du

Afrikako estatuburuek erantzun azkarreko indar militarra sortzeko erabakiarekin kontinenteko krisiak beren kabuz konpondu nahi dituzte. Maliko porrotetik ondorioak atera dituzte, baina historiaren pisuari eta nortasun kolektiboaren faltari aurre egin beharko diete.

p024_f01_199x120.jpg

GARA | NAIROBI

Joan den astelehenean Addis Abeban bukatu zen Afrikako Batasunaren gailurrak panafrikar eraikuntzaren 50. urteurrena ospatu du. Ospakizunak ospakizun, ezin izan dute ahaztu estatu kide baten lurraldearen osotasuna, Malirena, ozta-ozta salbatu dela, hain zuzen, potentzia koloniala zenaren esku hartzeari esker, 4.000 soldadu bidalita.

«Penagarria da benetan, independentziatik 50 urtera, gure segurtasuna atzerriko kide baten mende egotea», kexatu zen Ramtane Lamamra, Afrikako Batasunaren (AU) bake eta segurtasuneko arduraduna.

Hori dela-eta, gailurrak ezusteko erabakia hartu du: erantzun azkarreko indar afrikar bat sortzea. Baliabide onenak dituzten estatuen ekarpenetan oinarrituko da (Hegoafrika, Etiopia eta Uganda). «Berehala» esku hartzeko helburua izango du, AUko 54 estatuetariko baten osotasuna, konstituzioa edo herritarren babesa arriskuan balego.

«Krisiei berehala erantzuteko ahalmen afrikar bat» eratu nahi dute, nahiz eta FAA delakoa, Afrikako erreserbako indarrak, ezin izan duten hamar urteotan martxan jarri. 2010ean sortzekotan ziren 32.500 soldaduz osatutako armada hori, baina 2015era arte atzeratu dute. Bi egituren artean badago ezberdintasun bat: oraingoa, estatuen benetako ahalmen militarrean oinarrituko da. FAA berriz, Afrikako herrialde guztien parte-hartzean oinarritzen da, baina denak ez daude laguntzeko moduan.

Segurtasun kolektiboa bermatzeko herrialde afrikarrek duten zailtasunaren atzean daude «konfiantza kolektiboaren falta eta gatazkei buruz analisi bera partekatzeko arazoa», Roland Marchalen, CNRS frantziarraren ikerketa arduradunaren, iritziz.

Izan ere, AU ez da gai izan jarrera bateratzeko Boli-Kostako, Libiako edota Afrika Erdiko Errepublikako gatazketan. Adostasun politiko falta horregatik ez ezik, indar armatu afrikarrak bateratzea zaila da bakoitzak bere baliabideak dituelako, bere hizkuntza eta ohiturak -Kenyako armada profesionala edo Uganda eta Etiopiako gerrillak-.

Halere, AUk Somaliako kasua aipatzen du, irtenbide afrikarraren adibide moduan. Bertan, soldadu burundiarrek, ugandarrek eta kenyarrek osatutako indarrek islamistak beren gotorlekuetatik bota zituzten.

Baina Marchalen ustez, «Somalian ez da ezer konpondu», ohiko hutsa egin dutelako: irtenbide militarrari lehentasuna eman, azpiegitura politikoen porrotari erantzunik eman gabe.

Huts egindako estatuak

«Erantzun azkarreko indarra sortu nahi baduzu, edonon esku hartzeko prest egon behar duzu, Afrikako estatu gehienak ez direlako bideragarriak, agintariek onartu ez arren. Maliren egoera berean daude, denbora kontua da», azaldu du Musambayi Katumangak, Nairobiko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakasleak.

Bere ustez, Afrikako segurtasun eza 1884ko Berlingo Konferentziarekin hasi zen; potentzia kolonial handiek kontinentea banatu zuten, historiari ez ikusiarena eginez marraztuz mugak. Horri gaineratu behar gobernu gehienen legitimitate falta, herritarrenganako izan duten mespretxuaren ondorioz. «Armada gehienek erregimena defendatu dute, ez herria».

Brasil reduce la deuda de doce países africanos

Brasil confirma que África es una de sus prioridades tanto por interés económico como político, al anunciar la anulación o renegociación de la deuda de varios países del continente, en el que disputa con China su influencia y los recursos. En su tercera visita a África en tres meses, la presidenta, Dilma Rousseff, anunció ante la Unión Africana la renegociación de la deuda bilateral con doce países, de unos 900 millones de dólares, y la creación de una agencia internacional de comercio y cooperación entre África y América Latina. La medida beneficia sobre todo a la República Democrática del Congo, (352,6 millones de dólares) Tanzania (237 millones) y Zambia (113,4). GARA

hollande

François Hollande presidente frantziarrak -Addis Abebako bileran gonbidatua- afrikarrei beren segurtasunaren kontrola beren esku hartzeko gomendioa egin zien, eta horretarako Parisen bilera berezia egitea proposatu zien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo