GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

Ipar Euskal Herriko bertsu eskolen eguna gaur, Aiherran

Lapurdiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako bertso eskoletan 180 haur eta gazte ibili dira aurten, 27 bertso eskoletan, eta gaur Aiherran euren jaia ospatuko dute. Goizean, urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute guraso eta gainerako lagunen aurrean. Arratsaldean, berriz, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala ospatuko da Aiherrako Denen Etxean, 14.00etan hasita. Aurtengo finalistak Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Maddi Sarasua, Aitor Servier eta Ortzi Murua dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo