GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskalgintza arloko eragileen agenda jarri du abian Kontseiluak

GARA | DONOSTIA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskalgintzaren Agenda jarri du martxan. Helburua, egutegi horretan euskalgintzak antolatzen dituen ekimen garrantzitsuenak jasotzea da.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, «ekimen bat antolatzeko orduan, sarritan zalantza sortzen da bai eragile bai norbanakoen artean, data jakin batean beste ekimenen bat ba ote dagoen ezin jakitean». Arazo horiek gainditu nahi dituzte tresna honekin. Dagoeneko ikusgai dago www.kontseilua.org/agenda helbidean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo