GARA > Idatzia > Kultura

Arteleku, Txina, Kolonbia, Kanada eta Singapurren arteko lankidetza

Astelehenetik aurrera, Txina, Kolonbia, Kanada eta Singapurreko bost sorkuntza zentro Artelekurekin batera elkarlanean arituko dira animaziozko film labur bat egiteko. Tailerra Isabel Herguerak koordinaturiko Artelekuko Mugimenduzko Irudien Laborategiaren (MIL) bidez egingo dute, eta Koldo Almadoz errealizadorea izango da gonbidatua. Arte ederren, diseinu grafikoaren, eta irudi eta soinuaren alorreko zortzi pertsonak hartuko dute parte «hilotz bikaina» joko dadaista gisa bezala erabiliko duen tailerrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo