GARA > Idatzia > Kultura

Fermin Muguruza | musikaria

«Auzolana ezinbestekoa da marraztu nahi dugun mundu berriaren erakusle bezala»

Lekorneko Garroko jauregiaren aurrealdeko zelaian kontzertu berezia eskainiko du gaur gauean Fermin Muguruzak, No More Tour birarako osatu duen Kontrakantxa taldearekin batera. Ikusmina sortu du emanaldiak, EHZ jaialdian musikari bezala parte hartzen duen azken urtea izan daitekeelako. 22.30ean igoko da agertokira Fermin taldekideek lagunduta.

p043_f02.jpg

p043_f03.jpg

Jon GARMENDIA | BAIONA

Ez dira bi. Bakarra da. Fermin Muguruzak ibilbide luzea egin du, eta bere izena entzutearekin batera anitz irudi eta argazki helduko zaizkio edozein euskal herritarri; gainera, belaunaldi desberdinen loturan, ikur bat izatearen lorpena du. Horri gehitzen badiogu Euskal Herriaz harago ezaguna izatea lortu duela, artistaren maila handiaz ohartuko da edonor. No More Tour birarekin ospatu ditu bere 50 urteak, eta, agian, lehen hitz horri itzulia eman eta On More Tour bilaka daiteke, sortzaile honek ez baitu agertokiak uzteko bidean erraz amore emanen.

Kontrakantxa izena du bira honetarako musikari irundarrak osatu duen taldeak, bertan daude Zigor Lampre DJa, Xabi Solano trikitilaria, Aritz Lonbide tronpetarekin, Jon Elizalde tronboian, Igor Ruiz saxoan, Iban Zugarramurdi bateria jotzen, Oscar Benas gitarrarekin eta Kubako Gabriel Navarrete baxuarekin. Anartz Gisasolak, Anjel Katarainek, Dani Gomezek, Aitor Acostak eta Amaia Apaolazak osatzen dute taldea. Kolaborazio desberdinak izan dituzte biran zehar, hala nola Zuloak taldearena, Gorka Urbizurena eta Las Culebras taldearena. Sorkun kantariak ere parte hartu du emanaldi batzuetan, eta seguruenik gaur gauean Lekornen arituko da kantuan. Fermin Muguruza Parisen asteazkenean eskaini zuen kontzertuaren itzuleran elkarrizketatu ahal izan dugu.

Bada denbora tarte bat No More Tour bira hasi zenutela, nola doa? Zer-nolako sentsazioak dituzue?

Bost hilabeteko biraren herena burutu dugu jada, eta hasieratik iragarri genituen kontzertu guztiak burutu ahal izan ditugu, bat izan ezik, zentsuratuak izan baikara berriro ere Madrilen. Arazoei aurre egin diegu, halaber, nire zortzi orduko atxiloketa Israelen, edo Anjel Kataraini Ameriketako Estatu Batuetan sartzea debekatu ziotenean adibidez, baina, orokorrean, bira historikoa egiten ari garen sentsazioa dugu.

Non jo duzue?

Dagoeneko Diyarbakir (Kurdistan), Ramala, Buenos Aires, Santiago (Txile), Montevideo, Bogota, Mexiko Hiria, Los Angeles, New York, Montreal, Roma, Berlin, Paris, Valentzia, Bartzelona eta Ourensen jo dugu. Horiek denak Euskal Herritik kanpo eskaini ditugun kontzertuak dira, baina, nola ez, Euskal Herriko zenbait tokitan ere izan gara.

Oroitzeko moduko kontzertu berezirik, edo gertakari bitxirik izan al da?

Bira honetan eskaintzen ari garen kontzertu gehienak izaten ari dira bereziak, baina urtetan bertan jasan dudan zentsura politikoa medio, Valentziakoa aipatuko nuke, hamabi urte baineramatzan bertan jo gabe. Kafe Antzokiko kontzertua ere aipatuko nuke, nire urtebetetzearen egunean izan zelako; zerbait magikoa izan zen. Baina baita Hatortxu Rock jaialdiko hamabosgarren ediziokoa, Berlinen maiatzaren 1ean antikapitalista eta antifaxisten jaian emandakoa, Buenos Airesko Vorterix antzokikoa, beti bezain basatia izan zen Mexiko Hirikoa...

Askotan izan zara EHZ jaialdian, berritasunik ba al duzu bertan eskaintzeko?

Lau aldiz izan naiz EHZ jaialdian jotzen eta beste behin Manu Chaorekin kolaboratzen, beraz, aurten festibalean arituko naizen bosgarren aldia dela esan nezake. Hori bai, beti formazio ezberdinarekin jo izan dut, errepertorioa guztiz aldatuta. Eta EHZ jaialdiaren lehenengo kantua egin zenean King Mafrundirekin kolaboratu banuen, oraingoan Willis Drummmond taldearekin izan naiz kolaboratzen abesti berria egiteko; gainera, beraiekin izanen naiz kantua jotzen jaialdian, eta, gero, nire agertokian, Zuloak taldekoak ere izanen dira gurekin batera jotzen zenbait kantutan. Agian Mikel Anestesia ere kantu baterako laguntzaile gisa izanen dugu, beraz, aurtengo edizioan inoiz baino hartu-eman handiagoa izanen da EHZn parte hartuko duten musikarien artean.

Nola ikusten duzu Euskal Herria Zuzenean festibala?

Behar-beharrezkotzat jotzen dut. Dagoeneko beste musika festibal gehienak marka handien menpe gelditu dira, baina, aldiz, Euskal Herria Zuzenean jaialdiak oraindik orain betiko bideari eusten dio, eredugarri bilakatuz. Bestalde, euskal eszenari arreta berezia eskaintzen dio jaialdiak; nazioarteko izenei lekua egiten die, baina betiere bertako taldeei arreta berezia eskainiz eta oreka bilatuz. Boluntarioen kopurua ikusita ere, nabarmentzeko modukoa da; edonor kontura daiteke mugimendu sozialetatik sortutako jaialdia dela, herriarena herriarentzat, kalitatezko programazioa eta azpiegiturak eskainiz.

Auzolana da aurtengo EHZ festibalaren gai nagusia. Zer pentsatzen duzu auzolanaz hitz egiten denean?

Zenbait hitzekin kontuz ibili beharra dugula iruditzen zait, higadura handia jasaten baitute. Adibidez, «mestizajea» eta «aniztasuna» hitzekin hori pasa zen garai batean. Orain «auzolana» hitzarekin ere nahikoa aspertuta nabil, nik neuk ere dezente erabili izan baititut. Hori esanik, elkarlanean aritzeari deitzen diogu auzolana, eta, beraz, argi dago ezinbestekoa dela marraztu nahi dugun mundu berriaren erakusle bezala.

Zer gelditzen da bira honetatik? Eta bira bukatu eta gero, zer?

Euskal Herria Zuzenean jaialdian jo eta hurrengo egunean Bartzelonako Camp Nou futbol zelaian izango gara erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdi handi batean, eta, gero, Europako hainbat herrialdetara goaz.

Japonia, Txina eta Australiako bidaia ere hurbil dugu, Euskal Herriko zenbait jaietan ere arituko gara, Londresen... Azken kontzertua, berriz, abuztuaren 31n izango da, Tolosan, Bonbereneak antolatzen duen Bonberenea Sutan jaialdian. Badut besterik egiteko honen guztiaren ondotik, noski; adibidez, NAIZ agertokian dugun bideoblogean erakusten ari garen piezen irudiekin egitura bat prestatu eta biraren inguruko dokumental bat editatzea da ideia. Aldi berean, Harkaitz Canorekin landu nuen «Black is Beltza» gidoiarekin Jorge Alderete ilustratzailea egiten ari den komikiaren proiektua hor dago, asmoa 2014an nobela grafikoa argitaratzea baita.

 
EHZ destaca por la pluralidad de estilos desde el rock, al folk o la experimentación

Mientras que los festivales de blues o jazz (salvo el Jazzaldia de Donostia que abarca jazz y pop-rock) se definen por el propio enunciado, el resto de eventos pierden la rigidez y procuran aglutinar el mayor número posible de estilos mientras no se pierda al completo la cualidad de catalogación. En el caso de EHZ la variedad es una seña, incluido el teatro, pero otras características lo enmarcan y lo caracterizan.

El viernes es un ejemplo de esa pluralidad sin complejos con electrotxaranga a cargo de Skandalue, el rock turbio de Zuloak, la tranquilidad del cantautor con banda rockera Aguxtin Alkhat, que presenta su primer disco con la ayuda de un par de músicos de Willis Drumond, Viva Bazoka, una pareja gasteiztarra de original y atrevida propuesta, los propios Willis Drummond, Fermin Muguruza (23.30)... y Anestesia.

Con todo, es el sábado donde EHZ se convierte en lo que los demás festivales no son: una marmita donde bullén cuenta cuentos, teatro, juegos, danzas, documentales... y música. La jornada arranca a las 10 de la mañana y se prolonga con actos hasta las 3 de la madrugada. Hay mucho que ver y escuchar. Musicalmente la tarde despega con la saña rockera-punk de Iheskide, quienes conocen bien el terreno de la melodía y la fuerza. Belako continúan progresando y sugiere el asunto que pueden contar con un público. adecuado. El programa es intenso desde el inicio, no hay primeros de relleno, lo demuestran los dos nombres mencionados y los que siguen: Black Lips, importante banda estadounidense con la sicodelia entre sus acordes; Casey abordando el rap desde París; con Gull se regresa de nuevo a Estados Unidos y al reino de la sicodelia y la vanguardia, máscaras incluidas entre sus integrandes. A las 22.30 será el turno para uno de los padres del reggae, Jimmy Cliff, momento especial para todos los amantes del reggae roots. Le Mutant es un grupo emergente de Baiona al que le sigue Cápsula, trío de rock abierto que se encuentra en el momento más intenso de toda su carrera. Han terminado de grabar su nuevo álbum, así que seguro que tocará algún tema de él. Mister Valaire, L'Heure Escampa, rock desbocado desde Catalunya, Concrete Knives, de Caen, y Elisa do Brasil cierran noche.

El domingo espera con las fuerzas mermadas, pero el ska-punk de Itziarren Semeak (20.45) levantará el ánimo. P.C.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo