GARA > Idatzia > Euskal Herria

Arraiz: «Erabakigarria izango da datorren kurtso politikoa espetxe politika aldatzeko»

Hasier Arraiz Sortuko lehendakariaren esanetan, «erabakigarria» izango da datorren kurtsoa espetxe politika aldatzeko orduan. Era berean, Estatuak mugiarazteko «presioa» egiteko deia egin zion euskal gizarteari.

GARA | DONOSTIA

Espetxe politika eta 197/2006 doktrina hizpide hartuta, adierazpenak eskaini zizkion atzo Hasier Arraiz Sortuko lehendakariak Europa Press albiste agentziari. «Erabakigarritzat» jo zuen datorren kurtso politikoa espetxe politikan aldaketak eman daitezen, eta, horretarako, «akordio zabalen» beharra azpimarratu zuen, horiek gobernuei behar den presioa eragin diezaieten.

Euskal herritarrengan ere jarri zuen begirada eta eskaera argia egin zien: «behar adina presio egitea estatuek espetxe politika aldatu beharra izan dezaten». Horregatik, Euskal Herritik bertatik ekimen berriak martxan jartzeko beharra dagoela esan zuen.

197/2006 doktrinari dagokionez, Estrasburgok Ines del Rioren kasuan eman behar duen sententzia ere aipatu zuen. Gogoratu, pasa den urteko uztailaren 10ean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak presoaren askatasuna galdegin zuela, baina Estatu espainiarrak sententzia errekurritu egin zuen. Helegitea pasa den martxoaren 23an aztertu zuen Estrasburgoko Sala Handiak eta epaiaren zain daude une honetan aldeak. Sententzia presoaren aldekoa izango balitz, espetxe politika aldatzeko nahikoa motibo izango litzatekeela adierazi zuen Arraizek.

Ez zen soilik Sortuko lehendakaria izan espetxe politika hizpide izan zuena atzoko egunean. EAJren BBBko lehendakaria den Itxaso Atutxak ere egin zituen adierazpenak ildo horretan.

Haren arabera, ETA bera da espetxe politikan aldaketa ematea galarazten duena. «ETA da bere presoei aginduak ematen dizkiena. Hori horrela izan da historian zehar, horrela da egun eta horrela izan daiteke bere disoluzioa ematen den arte», esan zuen. Eurak gauzak aldatzeko ahaleginak egiten ari direla gehitu zuen, baina «kosta» egiten zaiela gaineratu zuen, «ETAk ez baitu laguntzarik onartzen».

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak «El Correo» egunkariari eskaini zion elkarrizketan 197/2006 doktrinaren inguruan Estrasburgok eman behar duen epaia izan zuen hizpide. Sententzia «azkarra» izatea nahi duela aipatu zuen eta Gobernu espainiarrak «onartu» egin beharko lukeela gaineratu zuen, «epaia aldekoa edo aurkakoa izan».

PSEk, bere aldetik, ETAren disoluzioa eskatu zuen prentsa ohar baten bidez, «luzapen, prozesu eta beharrezkoak ez diren konferentziarik gabea», eta Sorturi «bere presoak» birgizarteratzeko deia egin zion, hauek «joko demokratikoaren legeak onar ditzaten».

Atzoko mobilizazioei dagokienez, Bermeon 25 lagun bildu ziren, Altsasun 40, Iurretan 26, Astrabuduan 17, Iruñean (PPko egoitzaren aurrean) 60, Astigarragan 25 eta Altzan 34.

Uribetxeberria recurre contra el afán de examinarle otra vez

Iosu Uribetxeberria ha presentado recurso contra el intento de los forenses adscritos a la Audiencia Nacional de elaborar un nuevo informe sobre su estado de salud, tal y como acordó el pasado 19 de julio el juez de Vigilancia Penitenciaria de este tribunal, José Luis Castro, atendiendo a la petición de la Fiscalía.

Según informaron a Efe fuentes jurídicas, la abogada de Uribetxeberria, Ainhoa Baglietto, ha recurrido la decisión de Castro. A lo que no se opone la letrada es a que esa nueva evaluación sobre la evolución de la enfermedad se haga con el historial clínico y los informes médicos que obran en la causa y cuyos resultados, según su recurso, «son objetivos». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo