GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Zeledonen inguruko polemika Gasteizen

Gorka Ortiz de Urbinak, Iñaki Landak eta Iñaki Perez de San Vicentek -Zeledon Elkarteko sortzaileak- azalpenak eskatu zituzten atzo Blusa eta Nesken Batzordeko presidente Aitor San Pedrok euren aurka egindako adierazpen gogorrengatik.

p042_f04.jpg

Amaia GARTZIA | GASTEIZ

Blusa eta Nesken Batzordeko presidente Aitor San Pedrok abuztuaren 9an esandakoengatik barkamena eskatzeko exijitu zuten Gorka Ortiz de Urbinak -egungo Zeledon-, Iñaki Perez de San Vicentek -Zeledon Elkartearen sortzailea- eta Iñaki Landak -Zeledon ohia- atzo emandako prentsaurrekoan.

San Pedrok egin zituen adierazpenen artean, besteak beste, esan zuen Zeledonek kuadrillekin duen harremana hobetu behar dela, gaur egun ia-ia erlaziorik ez zegoelako, eta jarrera horrek urteak daramatzan Zeledonen postua ere «arriskuan» jar lezakeela ohartarazi zuen: «Egun, bi kuadrilla ez beste guztiek axolagabetasuna baino ez dute sentitzen Zeledonekiko», salatu zuen batzordeko presidenteak. Era berean, Ortiz de Urbinaren jarreraren erantzule egin zuen Iñaki Perez de San Vicente presidente ohia eta batzordean «zitaltzat» daukatela, gaineratu. «Zeledonek pertsona horrekin erlazioa eten behar du, bere gain duen eragin txarrarengatik».

Adierazpenon aurreko erantzuna berehala iritsi zen, eta atzo izandako prentsaurrekoan, bai Perez de San Vicentek, bai Ortiz de Urbinak, azalpenak eskatu zizkioten San Pedrori. «Ez dut onartuko inongo batzordeko presidentek ni iraindu eta gutxiestea», egin zuen gogor lehenengoak. Bere ustez, artikuluan San Pedroren «inbidia kaltegarria» sumatzen da, eta irailean Blusek eta Neskek egitekoa duten bileran, gizon horrek esandakoak zuzentzeko eta berari eta Zeledoni publikoki barkamena eskatzeko baldintza ezarri du. Bere ustez, Blusek eta Neskek daukatelako kargu hori aukeratzeko ardura, beraz, «hausnarketa» bat egin beharko dela aitortu zuen Perez de San Vicentek.

Bere aldetik, Gorka Ortiz de Urbina minduta agertu zen San Pedrok leporatu zizkion gauzengatik: «Min egin dit, ez dut merezi tratu hau», aitortu zuen. San Pedrok alderdi pertsonala profesionalera eraman duela uste du berak eta, adierazpen horiek kuadrillei abisatu gabe egin zituela. Era berean, harrituta azaldu zen egungo Zeledon ordezkatzen duen Ortiz de Urbina, jaietan berarekin egon arren ez zuelako presidentearen iritzien berri izan: «Ez zidan ezertxo ere ez komentatu». Guztien gustukoa izatea ezinezkoa dela esan zuen Urbinak, baina Zeledon izateko «adinako maila» duela uste du berak. San Pedrok leporatzen dizkion huts larrien inguruan ez dakiela ezer azaldu zuen Zeledonek, eta San Pedrok berak azaldu beharko dituela.

Bestalde, Iñaki Landa Zeledon ohia atsekabeturik agertu zen polemikagatik eta Zeledon «gasteiztarrena» dela berretsi zuen, ez Batzordearena.

Aurtengo andramarietan mañariarrek lehengo ohitura zahar batzuk berreskuratuko dituzte, «Pitxitxi» panpina edota kanpai hotsa, esaterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo