GARA > Idatzia > Kultura

udate |BITXIKERIA

John Lennonek 1960an erabili zuen jaka bat enkantean jarriko dute Britainia Handian

John Lennon musikariak 60ko hamarkadan erabili zuen jaka enkantean jarriko dute abuztuaren 22an, Hansons enkante etxe britainiarrak adierazi duenez. «Nehru» estilokoa da eta oso egoera onean dago, nahiz eta ezkerreko mahukan urratu txiki bat duen. Berde urdinxka kolorekoa da eta 8.000 eta 12.000 libra ingururen truke salduko dela uste dute (9.300 eta 14.000 euro). The Beatlesen zortzigarren albumaren azalean, «Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band», agertzen denaren antzekoa da jaka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo