GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-jasotzea

Izeta III.ak eraman du Mallabiko Torneoa

J.L.

Izeta III.ak bosgarren aldiz irabazi zuen atzokoan Mallabiko Torneoa. Guztira zazpi harri-jasotzaile lehiatu ziren, eta bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra eta pisu bereko bola erabili behar behar izan zituen; bakoitzarekin bost minutuko txanda bana izan zuten.

Aiako harri-jasotzaileak 50 aldiz jaso zuen zilindro zaharra, eta, 37 aldiz, berriz, bola. Urruzuno zen bere aurkari nagusia, edo hori zen aurrez uste zena, eta zaleak ez ziren deskuidatu, horrela izan baitzen. Ondarroakoak 47 aldiz jaso zuen zilindroa eta 35 aldiz bola. Podiuma Lopetegi gazteak osatu zuen. 16 urte besterik ez ditu zarauztarrak, eta denak aho zabalik utzi zituen. Zilindroari 46 jasoaldi eman zizkion, eta, bolari, 26.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo