GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | VICTOR DE DIEGO, SAXOFONISTA ETA KONPOSITOREA

«Programatzaileek ez diote musikarien kalitateari begiratzen, ospeari baizik»

Victor de Diego (Bilbo, 1964) etxera itzuliko da, bertan emanaldi bi egiteko asmoz, bata Barcelona Jazz Orquestrarekin, eta bestea, bisitaren karietara Borja Barrueta eta Ander Garciarekin batera osatutako hirukotearekin. Bestalde, datozen egunotan plazaratuko da «Tribute» (Quadrant records) bere azken lana, lider gisa duen seigarren diskoa. Aurrekoetan ez bezala, standarrak dira nagusi azken lan honetan.

p047_f01_149x148.jpg

Alvaro HILARIO | BILBO

Etxera itzultzeko irrikan dago Victor de Diego saxofonista bilbotarra. Familiakoak eta lagunak bisitatu ez ezik, kontzertu bi ere emango ditu Bilbon: bata, Barcelona Jazz Orquestrarekin (Aste Nagusian, abuztuaren 17an, larunbata, Plaza Barrian); eta Ander Garcia eta Borja Barroetarekin bestea (hilaren 20an, asteartea, Evidence kafe antzokian).Bestalde, laster izango dugu kalean lider gisa egin duen azken diskoa, seigarrena, «Tribute» (Quadrant). Victorren eta disketxearen web orrialdeetan eros daitekeena.

Laster kaleratuko dute zure azken diskoa, «Tribute». Zelakoa da lan hau? Aurrekoekiko antzekotasunik, ezberdintasunik?

Antzekotasunik badu, jakina; ni neu naizelako. Halere, ezberdina da: lehenengoa kenduta, aurreko guztietan nik konposatuak izan dira kantak, temak. Honakoan, nire tema bi izan ezik, beste guztiak standarrak dira. Izenburua «Tribute» da, ohiko jazzari egin diodan omenaldia edo.

Bilbora iristear zaude. Alde batetik, Barcelona Jazz Orquestrarekin; eta bestetik, trio edota hirukote batekin.

Bai, hirukote batekin izango naiz Bilbon, baina inork ez dezala espero azken diskoa jotzea, nirekin egongo diren beste musikari biak, besteak beste, ez baitira diskoan parte hartu dutenak: Borja Barrueta eta Ander Garziarekin osatutako hirukotearekin izango naiz Bilbon. Egia da azken diskoan erabilitako oinarri bera izango dudala Bilbon, baina ez ditugu nire «istorioa», nire temak joko. Diskoaren aurkezpena aurrerago egiteko asmoa dut, urtarrilean edo. Evidence tabernan izango naiz hirukotearekin: lagun arteko topaketa izango da. Oso gustura jotzen dugu hirurok elkarrekin, bilbotarrok gara, hemendik kanpo bizi hirurok, eta abuztuan familiekin edo hemen gaudela aprobetxatuta, erabaki dugu zenbait bolo ematea, ikusleriak eta geuk hirurok ere ondo pasatzeko asmoz.

Eta Barcelona Jazz Orquestra?

The American Spiritual Ensemblerekin batera arituko gara Bilbon. Iaz egon ginen beraiekin jotzen. Hiruzpalau jazzaldi egin genituen elkarrekin. American Spiritual Ensemble abesbatza dugu; estatubatuarrak, beltzak, oso jatorrak, Ameriketan oso ezagunak eta, bere izenak iragartzen duen bezala, espiritualak abesten dituzte batez ere. Kristoren ikuskizuna ematen dute: ez dakit zenbat pertsona abesten (hogeita hamar bat), maila handiko abeslariak dira.

Zelako errepertorioa dakarzue?

Ba, alde batetik, betiko AEBetako musika «komertziala», baina esan dudan bezala, abeslariek oso ukitu berezia ematen diete kantei. Bertan, beren herrian dagoen tradizioari jarraituz, musika klasikoa, filmetako musika, jazza eta espiritualak egiten dituzte, beraientzako horien arteko alderik ez dagoelako, ez dago hemengoa bezalako marra argirik. Abeslariak dira, eta badakite, guk baino askoz hobeto, musika tradizio horiek guztiak nahasten, hemen nahiko arraroa suertatzen dena, bereizita daude-eta estilo guztiak.

Jazzaldietan azken diskoak jo baino egin ez duten musikariak ikusi ditugu, inprobisaziorik ia egin ez dutenak.

Gaur egun, musika munduan, eskaintza handia dugu, baita jazzean ere. Jakina, zuk aipatzen dituzunak bezalakoak egon badaude, beren ezaugarri nagusia horixe dutena. Kontua da jendeari programatzaileek zer eskaini nahi dioten. Beraiei galdetu beharko litzaieke. Programatzaileek beren kontuak koadratu behar dituzte; ekartzen badute musika apustu arriskugarriak egiten dituen musikaria, eta ehun lagun badoaz hori ikustera... Nahiago dute, haren ordez, 3.000 pertsona biltzeko gai den beste bat. Ez diote kalitateari begiratzen, ospeari baizik, eta behin ospea lortuta, oso posiblea da musikari berbera hainbat alditan ekartzea. Hor dituzu, esaterako, Pat Metheny edo Wynton Marsalis... Beti etortzen dira programatzaileek badakitelako kiroldegiak ere betetzen dituztela. Neu be sartzen naiz, nolabait, zorro berean, nahi dugu ere jendeak egiten duguna ulertzea, baina ez dut edozer egingo jendeari atsegina emateko; betiko kontua da, zaila da orekari eustea. Esaten dudan hau leku guztietan gertatzen da, baita leku guztietako musikariekin ere.

Habrá jazz en Aste Nagusia, dentro y fuera de programa

Está siendo muy criticada la programación musical de Aste Nagusia, más propia de gala organizada por José Luis Moreno que de las fiestas de una capital vasca. De todos modos, la hinchada del jazz tiene varias citas en diversos lugares para esos días. Si nos ceñimos al programa oficial encontramos dos actuaciones: la Barcelona Jazz Orquestra y The American Spiritual Ensemble (sábado 17, 23.30, Plaza Nueva) y la BOS en compañía del pianista y compositor Gonzalo Rubalcaba y bajo la dirección de Günter Neuhold, director titular de la BOS. El programa va desde Bach y Tchaikovsky a Turina, pasando por el propio Rubalcaba. Será el miércoles 21, a las 23.30, en Abandoibarra. El Guggenheim ofrece conciertos nocturnos (23.15) los días 20 (Gorka Benítez), 21 (Orrin Evans trio), 22 (Lorenz Kellhuber trio) y 23 (Jorge Pardo). En la sala BBK, los días 16 y 17 de agosto, en doble sesión (20.00 y 23.30), actuarán Last Minute Experience y Bum Collective, respectivamente. Ambos espectáculos se inscriben en el jazz urbano. También el bar Evidence ha programado conciertos todos los días. A.H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo