GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Seamus Heaney, irlandar poesiaren arima, hil da

Irlandako arima lirikotzat jotzen zuten Seamus Heaney poeta, 1995. urtean Literatura Nobel sariaren irabazle izan zena, zendu da. Gaixotasun azkar batek eraman du, William Yatesekin batera irlandar poetarik sonatuena, gizon umil eta apal askoa, irlandar abertzale fina, okupazio britainiarraren aurka argiro idatzi zuen Derryko seme kuttuna. Baserri munduan sortua, lurrarekiko atxikimendua eta nekazari bizimodua islatu zituen bere lehen alean. Bere aitonak eta aitak lurra aitzurtzeko beren arbasoen pala bat heredatu zuten, baina Seamus Heanyk, gazte-gaztetatik idazlumagatik aldatu zuen. «The Death of a Naturalist» lehen bildumako «Digging» lehen poeman bere metodoa adierazi zuen, eder asko adierazi ere: «Baina ez dut palarik haiek bezalako gizonak jarraitzeko/ nire hatz erakusle eta lodiaren artean/ idazluma handia datza/harekin aitzurtuko dut». Idaztea berarentzat zer zen argiro adierazi zuen 1984an idatzi zuen «Station Island» bilduman: «Garrantzitsuena idaztearen plazeragatik idaztea da. Zure eskuak gauean bezala bere aterpea irudikatzen duen obra lizun bat lantzea, zure bularreko orbanetan eguzkiarekin amestuz. Barau egiten zaude orain, zorabiatua, arriskutsu. Ospa hemendik. Eta ez izan horren serioa».

Poesia, beti poesia, soilik poesia enkomendatzeko doluminak irlandar herriari. Goian bego Seamus Heany poeta handia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo