GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Alde oso txikiak eta izugarrizko emozioa izan ziren Buruz Burukoan


J.L.

Alde oso txikiak eta izugarrizko emozioa izan ziren atzo jokatu zen kanporaketan. Zortzi kirolari lehiatu ziren, eta aurreneko seiak lehiatuko dira datorren igandean Santurtzin jokatuko den finalean. Laso izan zen atzoko garailea, eta berarekin batera, Mesa, Rufrancos, Fuente, Pandelo eta Mugarra sailkatu ziren.

Lehen postuetan zentimetro gutxi batzuek erabaki zituzten postuak. Lasok zazpi zulo eta 9,6 zentimetro lortu zituen. Bigarren, berriz, Mesa sailkatu zen zulo kopuru berarekin eta 8,1 zentimetrorekin. Hirugarren Rufrancos sailkatu zen; 7 zulo eta 7,3 zentimetro egin zituen. Laugarren Fuente izan zen; 6 zulo eta 10,8 zentimetro zulatu zituen. Bosgarren Pandelo sailkatu zen, 6 zulo eta 9,1 zentimetroko marka eginda. Seigarren Mugarra izan zen, 6 zulo eta 7,3 zentimetrorekin.

Aurreko biek lortu zuten finalerako txartela; beraz, azkeneko biak geratu ziren Santurtziko final handitik kanpo. Zazpigarren postuan Calabazo sailkatu zen, 6 zulo eta 3,3 zentimetroko marka eginda, eta azkena, Casillas, 5 zulo eta zentimetro bateko markarekin. Markak ikusita, finalean ere ez da emoziorik faltako, denen artean ez baitago alderik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo