GARA > Idatzia > Euskal Herria

Manifestaldia, urriaren 5ean, Iruñean «Goñi eta Sagardoi eraman ez ditzaten»

p014_f02_100x100.jpg

Aitor AGIRREZABAL | IRUÑEA

Iruñerriko Herri Harresiak hitzordu garrantzitsua du datorren urriaren 5ean. 12.00etan Golem zinemetatik abiatuko den manifestaldi baterako deia egin zuten, «Desobedientziaz libre bizi» leloaren atzetik Nafarroako hiriburuko kaleak «jendez, musikaz eta alaitasunez» beteko dituena.

Ezkutatuta dauden Luis Goñi eta Xabier Sagardoirenganako elkartasunez osatzen ari den Herri Harresiak manifestaldi hau helburu jakin batekin antolatu du: «Luisek eta Xapok gurean ahalik eta denbora luzeena eman dezaten». Harriz harri eta herriz herri ere sendotzen joan da harresia. Hala ere, argi dute atxiloketak ekiditea ez dela lan erraza izanen, baina konpromisoa handia da: «Agian ez dugu lortuko, baina haiek eraman nahi badituzte, geure gainetik pasatu beharko dira».

Nafarroako zein Euskal Herriko pertsona «intsumitu eta desobeditzaile guztiak» deitu zituzten egun horretan mobilizatzera. Begoña Zabala (Emakume Internazionalistak) eta Julio Villanueva (Mugitu! AHT) izan ziren, urteetako jardun honen erakusle eta adibide, Euskal Herriari deia zabaldu ziotenak.

«Desobedientzia zilegi da»

Agerraldian urteetan zehar izandako desobedientzia ekimenetako batzuk aipatu zituzten: AHT, derrigorrezko soldaduska, Itoitz... «Legea injustua denean, desobedientzia zilegi eta beharrezkoa da».

Urriaren 5ean Goñi eta Sagardoiren sententziei aurre egiteko, Iruñera gerturatzera gonbidatu zuten Euskal Herri osoa, harri berri bat jartzera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo