GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

DEIA | Rikardo Arregi, 2013/10/23

Legea eta mendekua

Espainiako Erresumaren agintariek bazekiten aspaldidanik Parot Doktrina ospetsu horrek bide laburra zuela (...). Baina tematu ziren: zuzenbidea, justizia, legea eta mendekua nahasi zituzten koktel mingotsa prestatu eta biktimak engainatzeko.

Izan ere, beti da zaila bidegabekeria sufritu duenari ordain baliokideren batekin konpentsatzea eta, argi dago, bizitza galdu duenari ezin zaio inolaz ere konpentsatu. Begia begi truk araua indarrean zegoenetik gure garaietara zertxobait aurreratu dugula pentsatu nahi dugu, legeak aztertu eta aldatu ditugula, apurka, gizatasunaren izenean. Baina bultzada atabikoa indartsua da eta hil duenak heriotza merezi duela uste du batek baino gehiagok oraindik. Horrek ez duela ezer konpontzen agerian da: heriotz zigora existitu denean askori ez baitzitzaien nahikoa iruditzen. Gaur egun oraindik heriotz zigorra edo bizi arteko espetxe zigorra duten herrialdeetan gutxi iruditzen zaie konpentsazio moduan eta beste bide batzuk bilatzen dituzte krimenak zigortzeko: presoaren etxea suntsitu, presoaren senidekoak, lagunak eta ezagunak herbesterartu edo beste modu batean zigortu, erruak gurasoengandik seme-alabengana eta ilobengana luzatzeko mendeku bibliko horiek. Bizitza osoa kartzelan igarotzea bizitzeko modu erosoa iruditzen zaie batzuei, bestalde.

(...) Ohean zauriturik zegoen Coligny Almirante protestantea San Bartomole gauean Parisen, katolikoak gelara sartu ziren, norbaitek ezpatarekin berriro zauritu eta leihotik bota zuen, oraindik hilik ez zegoenez Gisako dukeak barrabilak moztu eta ezpata berriro sartu. Hil ondoren zigorra segitu behar zuen: gorpua zintzilikatu, Sena ibaian sartu itotzeko, erre, zatitu. Askori gutxi iruditu zitzaion zigorra. Legea ez da mendekua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo