GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-07-02
Lekualdatzeari aurre egiteko politika eskatu du LABek
Sektore publiko berri batetik abiatuz, euskal esparru sozio-ekonomikoa eraikitzea proposatu du LABek Nafarroako ekoizpen-ehuna defendatzeko. Industria babeserako eta zerbitzu publikoetarako elkarteak bultzatuko lituzke, baita politika publiko eraginkorrak eta garapen eredurako politiketan gizartea eta sindikatuak inplikatzea ere.

IRUÑEA

Manufakturei eragiten dien ekoizpen deslokalizazioaren ondoriozko tentsioen aurrean, eta Nafarroako baliabideak etengabe kapital multinazio-nalaren esku jartzen direla ikusita, LABek «deslokalizazioak dakartzan inpunitate eta dumping soziala amaitzeko» aurrez aurreko plana eskatu dio administrazioari. Era berean, ekoizpen-ehuna defendatzeko industria-politika eskatu du.

Sindikatuko Nafarroako ordezkariek egin batzarrean ardatz bi horien inguruko txostena eztabaidatu dute Iruñean. Bertan, arlo publikoaren «subsidiariotasunak» ondorioak ekarri dituela gogora ekartzen da. «Ekin pribatua gero eta nagusiagoa da, eta kapitalaren interesek lehentasuna dute lurralde antolaketan, politika industrial zein sektorialetan eta diru publikoaren erabileran». Autoaren sektorea- rekiko gehiegizko menpekotasuna, industria-ekoizpenaren dibertsifikazio murritza, lurraldearen desoreka sakontzen duten enpresa multinazional gehiegi izatea, Europarekin dagoen lotura txarra eta trenbide zaharkitua, gizartearen desegituraketa eta zerbitzu sozial eta sozio-komunitarioen eskasia dira, besteak beste, aipatzen dituen emaitzak.

Egoera horri aurre egiteko, LABek ekoizpen-ehuna garatzeko plan publikoa, gizartearentzako eraginkorra eta lurralde egituratuko duena eskatzen du. Honakoa iritzi dio: «Gure ekoizpen-ehuna babesteko egitaraua gauzatzeko eta gure garapen ekonomikoa eta lurralde antolaketarako ildoak definitzeko beharrezko eskumenak exijituko ditugu». Euskal lurraldeen arteko koordinaziorako plana bultzatuko luke, parte hartzerako benetako tresna instituzionalak sortu, eta, besteak beste, teknologia berriak sartzeko inbertsio publikoa, ekoizpen-ehuna gaurkotu eta enpresak lurraldean ainguratu luke.

Enpresen lekualdatzeari aurre egiteko egintza protokoloa eskatu dio administrazioari: «Helburua gure ekoizpen-ehunaren grapena bultzatzea eta langileen lan eskubideak, baita sozialak ere, nazioarte mailan orokortzen laguntzea izango litzateke».

«Nafarroako sektore publiko berriak euskal esparru sozio-ekonomikoa eraikitzeko ekimena hartzea ari gara proposatzen, industria babeserako eta zerbitzu publikoetarako sozietateak bultzatuko lituzkeena, baita politika publiko eraginkorrak eta garapen eredurako politiketan gizartearen eta sindikatuen parte-hartzea eta inplikazioa ere», nabarmendu du. Haren ustez, horiexek dira eredu ekonomiko endogenoa gauzatzeko euska- rriak.

«Planteatzen dugun garapen ereduak industria sektore modernoa eskatzen du, orekatua osagaietan, ingurumen zein arlo sozialari begira iraunkorra eta eraikitzeko behar den borondate publikoa».



«Lan baldintzak kaltetzeko mehatxu gisa erabiltzen da»
Enpresek produkzioa lekuz aldatzeko hainbat arrazoi erabiltzen dituztela gogorarazi zuen LABek, eta, adierazi zuen gehienetan «lan baldintzak kaltetzeko eta sindikatuen akziorako gaitasuna murrizteko mehatxu gisa» erabiltzen direla. Nabarmendu zuenez, arrazoiak ez dagozkie askotan ekoizpen beharrei, ezta etekin galerari ere; «horien atzean kapital multinazionalaren interesak ohi dira».-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss