GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-07-02
Julen Murgoitio
Udalana

Udan oporrak hartu? Bai zera! Egia bada arestian beheko estatuburuak hamaika mikrofonoren aurrean esana, aurtengo udan lan dezente egin beharko dute baten batzuek. Prozesuaren aldeko lana batzuek, kontrako lana besteek; biodibertsitatea, lanean ere. Uda arruntetan, berez, suge informatiboak ohikoak izaten badira aurtengoak oihan handi baten antza hartu behar du; eta kazetariak safarian, zelatari. Jende askorentzako lana izango bide da oraingo udan. Hasteko eta behin, jelkideek auzo, herri eta herrixka guztietako jaietan txosna bana jarriko bide dute, eta itsaski-otarreak asteburuetan zozketatzeko zenbakiak saldu ere, fidantzapeko askatasuna gozatzen hasiak baitira; ondo etorriak zordunen klubera! Arotzek ere aparteko orduak sartu beharko dituzte mahaiak eta aulkiak atontzen. Zerbitzu sekretukoek ere berdin, kableak bazter guztietatik luzatu, mikroak kableon mutur bati lotu, eta belarri tenteak beste muturrari itsasten. Behin mahaikideak patxadaz jesarrita, eta paperak eskuan, hizkuntzalariena ere ez da lan makala izango, gero! ez eta pentsatu ere! uda batez euskal hizkuntzalariek bazter utzi beharko dute Araban aurkitu berri duten aztarnategiko euskara zaharrezko testuen azterketa, eta berdin egin beharko dute erdal hizkuntzalariek euren azken aztarnategikoaz ­horrelakorik balute behintzat!­ aulki desberdinetatik mahaiaren gainean ipiniko diren agiriak ulertu eta ulertarazteko. Ez da erraza izango, ez. Zelan itzuli euskarara respetar las decisiones que los ciudadanos vascos adopten libremente, respetando las normas legales? Ez dakit, baina esaldi berean ezeztapen bi baieztapena bada, zer ez ote esaldi berean errespetapen bi?. Ee? Ee? eta berriro, ee? Erresumatik erraz erraten dute, errepikatu ere, errespetuarena eta errepide-orriarena, errenkadan erran ere, erretolika ote?; baina erreparorik gabe errepresioa bere horretan erregularizatzen badute erredura ekarri lezake errespetuak. Hiztegia zehaztu beharra dago, inoiz baino gehiago. Hiztegi berri bat egoera berri baterako. Horixe uda honetako ikurritza. Ez, ez da erraza izango; litekeena da arinago ulertzea Araban aurkitu berri duten aztarnategiko euskara zaharrezko testuena, beheko estatuburuak agindutako errespetuarena baino. Denbora agintari!.

Seguruenik, beste horien udako lana asko estimatuko dutenak hondartzazaleak izango dira, hainbeste jende mahaien bueltan egonda hondartzetan leku gehiago egongo delakoan. Tira! azkenean beti ere harea galtzaile, eguzkitan egoteko duen eskubidea zapaldu egiten dutela. Demonio! Ba, bai, hemen nago, GARA eskuan, Tourreko porra bete ezinean. Gehiago kostatzen ari zait niri zerrenda betetzea beheko estatuburuari agindua ematen hastea baino. Total, aurreneko etapa hastear eta nor-nork jakin ez. Gauzak horrela, litekeena da porra Japoniako sumo federazioko atletekin osatu behar izatea; horiei analisia egiten ez dieten bitartean, behinik behin! Lana bai, analistek uda honetan egin beharrekoa! Tourrean gernuaren analistek, eta Euskal Herrian politikarenek. Horixe dakar analista nahi izate horrek! Onerako izan bedi! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss