GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-07-02
Kepa Bereziartua eta Antxon Gomez -
Ezker abertzalearen historiaren manipulazioaren aurka: Albertia

EAE-ANVk, ezker abertzalearen alderdi historikoak, urtero ospatzen du Albertia Eguna izen bereko mendiaren magalean.

Guretzat paraje haiek esanahi berezia dute, malda haietan, duela jada 70 urte, alderdiaren 300 gudari inguruk bizia galdu zuten indar frankisten aurkako borrokan. Eusko Gudarosteak gerlan buruturiko ofentsiba bakarrean.

Gu geu urtero saiatzen gara ez bakarrik duela 70 urteko gertaera haiek belaunaldi berrien gogora ekartzen, baizik eta ezker abertzaleko EAE-ANVko gudari haiek bizia eman arte defendatutako askatasun sozial eta nazionalen ideiekiko konpromisoa berresten. Manipulazioa eta interesatutako ahanztura historiko guztien gainetik, garai haietako ezker abertzaleko gudarien borroka eta gaurko borroka lotzen dituen zubia da Albertia Eguna.

Aurten, eta 36ko gerlako 70. urtemuga dela eta, garai haietako gudari eta milizianoak omentzeko, edo sasi-omentzeko, saiakera manipulatzailea egin da EAJ eta PSEren aldetik. Artxanda mendian oroitarri bat ipini dute. Burdinazko hatz-markatzailea. Oroitarri itzela kanpotik, baina mamiz hutsik barnetik, hildako borrokalarien ideologiari eta egindako sakrifizioaren arrazoiari dagokionez behintzat. Horretarako haienak ez diren indar politikoen izena manipulatu eta erabili dute, era zikoitz batez. Aterpe 36 elkarteak egindakoez jada hitz egin dugu Izquierda Republicana eta EAE-ANV alderdiek, zein Ahaztuak eta Geureak Frankismoaren biktimen elkarteek. Gure hitzak, dena den, estaliak izan dira Jelkideek eta PSOEk maneiatzen dituzten hedabide publikoetan. Frankismoaren biktimei zein militatzen zituzten indar politikoei egindako hamaikagarren mespretxua izan da dena hasieratik.

Artxandakoa EAJren hamaikagarren saiakera da 36ko gerlan, Frankismoan zehar zein Erreforma politikoaren urteetan izandako portaera epel edo, besterik gabe, saldukeriaz betea, zuritzeko. Frankismoaren biktimen gainetik, eta ahanzturara kondenatuz, faxisten krimen guztiak egun batetik bestera ahaztuz, burututako makilaje politiko orokorrari. Haren ondorioz, gaur egun hedabide, erakunde eta politikari faxistek zein haien oinordekoak demokraziaren oinarri guztien zaindariak dira, eta haien gezurra eta manipulazioa onartu ez genuen indar antifrankis- tak terroristak, erradikal arriskutsuak edo besterik gabe ilegalak.

EITB taldeko hedabide publikoak, era lotsagabe batez erabilita, zera estali nahi izan dute: Frankismoaren Biktimen Elkarteen, Geureak 36 eta Ahaztuak 36-77ren aurkako etengabeko bazterketa, eta haiekin mantendutako jarrera prepotentea eta baztertzailea.

Beste motako biktimei errespetua egun guztia mingainean darabilten horiek, frankismoaren biktimak gutxiesten etengabe. Antza, biktimei zor zaien errespetua elkarte bakoitzaren indar mediatikoan neurtzen dute hauek. Jakina, Gureak eta Ahaztuak Euskal gizartean zabaltzen duten mezua ez da batere erosoa EAJk frankismoaz mantendu nahi duen egia ofizialarentzat.

Baina EAJri eta PSEri gauza bat ahaztu zaie. Historia manipulatu daiteke, baina ezin da aldatu. Bereziki oroimen historikoa berreskuratu nahi duen herri bat badago atzean. Gaur Albertian euskaldunok beste auke- ra bat izango dugu manipulazio historikoari au- rre egiteko -

(*) Kepa Bereziartua eta Antxon Gomez EAE-ANVko lehendakari eta idazkari nagusia dira hurrenez hurren


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss