GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-07-02
Kirmen Uribe - Idazlea
Berlin

Duela hamabost urte edo egon nintzen lehenbiziko aldiz Berlinen. Murrua erori berria zelarik. Nabari-nabari ziren oraindik garai bateko zauriak eta hiriak berak bi alde zituen argi eta garbi, mendebaldekoa eta ekialdekoa. Hiri bat baino artean bi hiri ziren.

Etxe okupatu batean egon ginen hilabete batez. Abuztuan. Etxea ikaragarri handia zen. Eraikin oso bat hartzen zuen. Eta parketxo bat zuen ondoan. Hantxe parkean, karromatoak zituzten biribilean jarrita, Amerikako indiarren filmetan bezala. Erdian sua. Beheko solairua itxia zuen erabat eraikinak, adreiluz itxia ateak eta leihoak den-denak. Barrura sartzeko modu bakarra lehenengo solairuko balkoia zen. Hots egin eta eskailera metalikoa jaisten zuten. Poliziaren beldur ziren etxekoak, eta nazien erasoez, eta horregatik zuten etxea gaztelua balitz bezala babes-turik.

Gomutatzen dut orduan moda-modan zeudela desagertu berria zen Alemaniako Errepublika Demokratikoko banderak. Hiriko etxeetako leihoetan jartzen zituzten banderak. Baina ez osorik. Ez zuten errepublika zaharraren aldarria egin nahi, kritikoak ziren harekin ere, haren agintzeko manera estuarekin. Beheko marra horia kenduta jartzen zituzten banderak leihoetan. Alemaniako bandera gorria, beltza eta horia baita. Horrela, Alemania zaharreko bandera bandera gorribeltza bihurtzen zen, anarkisten eta sandinisten bandera. Utopia berri baten aldarria egiten zuten.

Den-dena dago lotua futbolarekin Alemanian uda honetan. Hegazkina hartu orduko konturatzen da bat horretaz. Abioiean zerbitzariek baloi bat dute paparrean. Jatekoa banatzen hasi eta izozkiak eman dizkigute opari, baloi formarekin. Suttgarten geratu gara eskala egiten eta aireportuan futbolinak daude jarrita. Egia esan mesede egin digute futbolinek. Berehalaxe pasatu zaigu denbora Berlinera zihoazen beste birekin jolasten. Berlinen auto gehienek Alemaniako bandera dutela jarrita. Bi hiru lau bandera. Final laurdenak igaro dituzte Alemaniako futbolariek. Argentinari irabazi eta gero. Zoratzear dago jendea. Mundu guztiak du Alemaniako elastikoa soinean.

Garai bateko okupez gogoratu naiz eta haien bandera gorri-beltz birziklatuez. Aldatu dira garaiak, itxuran. -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss