GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-02
Hamasei ordu puntuak berreskuratzeko
Errepideetan legeaurratzen den aldi orogaltzen dira puntuak.Baina, horiekberreskuratzeko, gidariak ikastaroakegin ditzake. Biurtero, lau puntulortzeko bi egunekoikastaroa egindezake. Baionan,Agir elkarteakMerkataritzaGanberanikastaroakantolatzen ditu.

Hogei bat pertsona elkartu ziren Baionako Merkataritza Ganberako AGIR elkarteko egoitzan. Guztiek arau-hauste txiki edo handiago baten ondorioz gidatzeko baimenaren puntuak galduak zituzten, eta, beren kabuz, ikastaro horretan parte hartzea erabaki zuten.

16 orduko ikastaroa proposatua zitzaien 230 euroren truke. Eta, giro ezin hobean, gogotik lau puntu horiek berreskuratzera joan ziren bertara. Horien artean, Caroline Garlan-Lepiney 40 bat urteko emaztea zegoen. Hogei urtez ez zuen sekula arazorik izan gidatzeko baimenarekin, baina, errepideetan «errepresioa indartu» dela-eta, urte betean puntu guztiak galdu ditu.

«Ez nuen beste aukerarik. Aita gaixorik nuen, beraz, autoa asko baliatu dut azken garaiotan, eta abiadura handiegia nuelako hartua izan naiz behin baino gehiagotan. Oso azkar galtzen dira puntuak», esan zuen.

Kontzientzia hartzea

Hamasei orenez errepideetako arriskuei buruzko ikastaroa egiten aritu da elkartearen egoitzan. Eta, burutua zuela-eta, orokorrean baikor agertu zen ikusi zuenarekin.

«Arriskuaren kontzientzia hartzen duzu ikastaro hauetan. Eta, egia erran, ez dizu itzultzeko gogorik ematen. Beraz, ondokoan kontu handiarekin ibiliko naiz», adierazi zionGARAri. Gaspard Anthony gidari gazteak gauza bera zioen. Hark ere urte batez puntu guztiak galdu ditu. Komertzial lana egiten duelarik arau-hauste guztiak egin ditu. «Punturik gabe gelditu nintzen, beraz, ikastaro honetan izena eman nuen», esan zuen. Tartean, alkoholemia kontroletan, hamabost egunez bi aldiz positibo izan da.

«Auzian epaileak egun bateko ikastaroa egitera behartu nau. 90 euroko isuna ordaindu dut, eta zortzi orduko ikastaroa egin dut. Horrela ez dizkidate puntuak kendu», gaineratu zuen Anthonyk. Asteaz- kenean egindako bi eguneko ikastaroan, beraz, lau puntu berreskuratu ditu. «Bi urte itxaron behar ditut orain beste ikastaro bat egiteko. Beraz, hobe dut lasai egitea», nabarmendu zuen gazteak.

Errepresioa indartzearen ondorioz, ikastaroak egiteko eskaerak areagotu dira. AGIR elkartearen zeregin nagusia horiek antolatzea da. «Errepideen gaiaren inguruan mota guztietako formazioak egiten ditugu. Eskoletan ibiltzen gara, esate baterako, baina, eskaeraren arabera horrelako lan taldeak antolatzen ditugu puntuak berreskuratzeko», nabarmendu zuen elkarteko arduradunak. Halere, azken urte honetan eskaera gero eta handiagoa da.

«Puntukako gidabaimena abiatu zenean hasi ginen horiek antolatzen. Hilean bat egiten genuen. Baina, 2005etik eskakizun asko dugu, eta ikastaro gehiago egitera behartuak gaude», argitu zuen.

Ikastaro horiek antolatu ahal izateko elkarte edo egitura pribatuek Departamenduko Prefetaren baimena eskuratu behar dute. Agirren kasuan, baimen hori daukan elkarte bakarra da Ipar Euskal Herrian.

«Iparraldean horrelako ikastaroak antolatzen ditugun elkarte bakarra gara. Beste guztiak egitura pribatuak dira. Baimen mota hori sortu denetik enpresa pribatu asko agertu da, eta horrelako ikastaroak soilik antolatzen dituzte. Guk irabaziak beste proiektu batzuetan sartzen ditugu», nabarmendu zuen elkarteko arduradunak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss