GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-02
Puntukako gidabaimena
Errepideetako segurtasuna handituko duen sistema
Errepideetako segurtasuna handitzeko puntukako gidabaimena indarrean jarri zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan duela hamabost urte. Eta, adituen arabera, sistema horren eragina positiboa izan da; izan ere, istripu gutxiago izan dira. Halere, gidatzeko baimen hori finkatzearekin ekonomia berri bat sortu da, hau da, puntuak berreskuratzeko ikastaroak antolatzen dituzten enpresak.

BAIONA

1992. urtean finkatu zuten Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan puntukako gidabaimena. 1989an bozkatu zuten, eta hiru urte geroago aplikatu. Orduz geroztik, gidatzeko baimen bakoitzak 12 puntu ditu, eta, gidaria, errepidean egiten duen erruaren arabera, puntuak kenduz zigortzen da. Esate baterako, alkoholemia kontrolean positibo ematen duen gidariari sei puntu kentzen zaizkio.

Baimen hori 1992an finkatu orduko, urtez urte, errepideetan segurtasuna indartzeko, gidatzeko baimena lortzeko baldintzak zorrozten joan dira. Hori azaldu zuen, bederen, Jean-Marc Landarretxe Maindiboure autoeskolako zuzendariak.

«Gidaritza kodea gainditzeko orduan, lehen hogei minuturekin nahikoa zela uste zuten. Orain, aldiz, oren erdi bat irauten du. Eta, formazioa egiteko orduan, 30 eta 35 ordu artean galdegiten dira».

Zorroztasuna arau-hausteak egiteko orduan ere handitu dela nabarmendu zuen autoeskolako zuzendariak. «Puntukako gidabaimena izan aurretik kamioi gidari bati, istripu bat eragiten bazuen, gidatzeko baimena kentzen zitzaion, baina, lana jarraitu ahal izateko baimen zuria delako bat ematen zitzaion. Gaur egun horrelakorik ez dago. Eta, kamioi gidariak bere autoarekin istripu bat eragiten badu, edota alkoholarekin harrapatzen badute, kamioiko gidabaimena ere kendu egiten diote», adierazi zuen Jean Marc Landarretxek.

Hori horrela, autoa hartzeko orduan, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gidariak kontu handiagoarekin ibiltzen dira, eta autoeskoletako arduradunek esandakoaren arabera, baimena hamabost urte indarrean dagoela-eta, eragin positiboak izan ditu errepideetan. «Istripuek behera egin dute», argitu zuen.

Baina, segurtasun neurri zorrotz horiek gehien bat ukitzen dituenak gazteak dira. Gidatzeko baimena atera orduko, hiru urterako finkatua dagoen “Baimen frogagarria” emana zaio gazteari. Sei puntu dituelarik, galdu orduko gidatzeko baimena berriz ere ateratzera behartuak daude.

Halere, puntuak berreskura daitezke, eta horretarako sistema berezia finkatua izan da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

Arau-haustearen arabera berreskuratze prozedura ezberdina izaten da, eta, horri esker, elkarte, egitura pribatu edota publikoek sistema ekonomiko berria sortu dute. Izan ere, puntuak galdu bezain laster gidariari egun bateko edo biko ikastaroak proposatzen zaizkio. Demagun, gidariak abiadura muga gainditu badu lau puntu kentzen zaizkio, eta horiek berreskuratu ahal izateko 150 euroko isuna ordaindu ordez egun bateko ikastaroa egitea proposatzen zaio.

Psikologo batek eta autoeskoletako irakasleen formatzaile batek zuzentzen dute ikastaroa. Maurice Brinek urteak daramatza ikastaro horiek egiten.

«Gure lana gidariari egindako erruari buruzko kontzientzia hartzen laguntzea da. Ez diogu bide kodea berriz ere irakasten, baina, istripuen aurrean jartzen ditugu, eta, zer egin behar duten esaten diegu», argitu zuen autoeskolako zuzendariak.

Bost ikastaro mota

Arau-hauste txiki bat egiten delarik, egun bateko formazioa izaten da, baina, errua gero eta handiagoa izan, ikastaroa are eta garestiago eta luzeago izaten da. «Egun bateko ikastaro bat gidariak 90 euro ordaindu behar du. Baina, gero eta luzeago izan, are eta garestiago izaten da. Ikastaroa antolatzen duen erakundeak du prezioa finkatzen», gaineratu zuen.

Horrenbestez, puntukako gidatzeko baimena sortu zenean bi data zeudela adierazi zuen Brinek. Batetik, 1992a, eta, bestetik, 2002ko iraila. «2002an gidarien aurkako errepresioa handitu zen, eta orduan agertu ziren ikastaro berri horiek guztiak».

Orotara bost ikastaro mota daude. Egun batekoarekin batera, lau puntu berreskuratu nahi badira, “Ikastaro boluntarioak” deitzen direnak daude. Bi egun irauten dute, eta bertan parte hartu nahi duenak 230 euro ordaindu behar ditu. Istripu bat eragin orduko, epaileak beharturik “Ikastaro behartuak” deiturikoak daude.

Ondotik, gidari gazteentzat, hots, hiru urteko esperientzia baino gutxiago dutenentzat, “Gazte gidarien ikastaroa” dago. Eta, azkenik, hamabi puntuak galduak dituztenentzat beste ikastaro bat dago. Guztietan parte hartzen duenak 230 euro ordaindu behar dizkio ikastaroa antolatzen duen egiturari. Gidaria ez dago beti ikastaroak egitera behartua. Segurtasun gerrikoa jartzeagatik bi puntu galtzen badira, eta ikastaroa egiten ez bada, isuna ordaindu eta bi puntu galtzen dira. Gidariak hiru urte itxaron beharko ditu horiek berreskuratzeko.



Gidarietan usain berriak sortu dituen sistema
Gidabaimen berriarekin finkatu den sistemak berezitasun zenbait sortu ditu gidarien artean. Izan ere, puntuak berreskuratzeko aukera emanez gero, gidari zenbait errepideen legeak urratzen ibiltzen da, eta, ondotik, eten gabe ikastaroak egiteari ekiten diote. Maurice Brin autoeskoletako gidarien formatzaileak esan zuenez, ikastaro horietara heldu diren gehienak «multiresidibistak» dira. «Badakite hamabi puntu dituztela. Gerrikoa jartzen ez baduzu bi puntu gutxiago dituzu, eta abiadura handian bazoaz beste lau. Ikastaro bakoitzean lau berreskuratzen dira. Beraz, errazago zaie lau puntu horiek galtzea, eta ondotik ikastaro batera joatea. «Horrela ibiltzen dira urteetan», argitu zuen azkenik formatzaileak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss