GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-02
«Haurren ehiza oztopatzeko» babes instituzionalak abian jarri dituzte
Atzo jartzekoa zen indarrean Estatu frantseseko barne ministroak bultzaturiko agindua. Haren arabera, azken hilabetean frantses naziotasuna eskuratzerik izan ez zuten hainbat haur kanporatuak izango ziren. Prozesua bi hilabetez luzatzea lortu arren, gero oraingo «arazo berbera» izango dela salatu du hainbat erakundek.

BOKALE

Paperik gabeko haurrak kanporatzeko moratorioa atzo kendu behar zela-eta, babes ekimenak egin zituzten Estatu frantseseko hainbat eta hainbat herritan. Horietako bat Bokaleko herriko etxean egin zutena izan zen. Izan ere, Nicolas Sarkozy Estatu frantseseko Barne ministroak Ministerioko agindu hori finkatu zuen.

Horrela, uztailaren lehenetik aurrera, hots, ikasleek udako oporrak hasi bezain laster, paperik gabeko haurrak kanporatuak izateko agindua ematen du aipatu neurriak. Christophe Piedrak, atzoko ekitaldian presente egon zen Cimade elkarteko arduradunak oroitarazi zuen moduan, haurrek hilabete bateko prozedura baten bidez frantses nortasuna izateko gai zirela frogatu behar zuten. «Nortasuna emateko baldintza oso subjektiboak finkatu ditu ministroak», gaitzetsi zuen. «Horren guztiaren ondorioz, ez dute denborarik izan paperak eskuratzeko eginak izan diren eskaera guztiak aztertzeko», gaineratu zuen azkenik.

Baimenak lortzeko atzo amaitu zen epeak bi hilabeteko luzapena izango du, baina, hala eta guztiz ere, Cimadeko arduradunak aurrez ikusi zuen bezala, hemendik bi hilabetetara «arazo berberaren aurrean» izanen dira.

Kanporatze horiek oztopatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzo, beraz, Bokaleko herriko etxean. Marie-Josée Espiaube auzapeza bertan zegoela-eta, lekuko beste hainbat hautetsi, kontseilari nagusi eta elkarteko arduradunekin batera, Txinako 18 urteko neska gazte bati babes instituzionala eman zioten. Hori guztia, ospetsu egin den ekitaldi «Errepublikarra» delakoaren bidez egin zuten herriko etxeko areto nagusian. Ehun herritarrek baino gehiagok inguraturik, betiere, Marie-Josée Espiaube auzapeza, Jean Espilondo Angeluko kontseilari nagusia eta Jean Marc Aphaule irakaskuntza katolikoaren zuzendaria, Xiaofeng Cheng izeneko neska horren aitabitxi bilakatu ziren.

«Kasu berezia»

Xiaofeng Cheng kanporatua izango balitz, legea urratuz ere babes guztia ekarriko diotela hitz eman zuten ekitaldi jendetsu horretan. Txinatar gazteak urte pare bat daramatza Euskal Herrian bizitzen. Haren sorterritik ihes egitera behartua izan zen lekuko boterearekin arazoak izan ostean. Geroztik Baionako Guichot ikastetxean ikasten aritu da.

«Xiaofeng Chengen kasua berezia da. Nahi genuen, nolabait, Sarkozyren agindu hori era batez salatu, baina zirkular hori aplikatzeko epea luzatu badute ere, edozein unetan kanporatua izan daiteke, hemezortzi urte baino gehiago baititu», nabarmendu zuen Cimade elkarteko arduradunak.

Horrenbestez, dagoeneko Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan paperik gabeko haurrei egokituriko agindu horren pean dagoen gazterik ez dagoela argitu zuen Piedrak. «Bederen ez gaude jakinean. Espero dugu ekitaldi honek izanen duen oihartzunari esker batzuk gureganatuko direla», burutu zuen esaten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss