GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-07-02
Imanol Murua Uria, Elhuyar, Ekaitz Agirre eta Pello Zabala, sarituak
Euskarazko kazetaritzaren bilakaera gogora ekartzeko abagunea izan zen atzo Rikardo Arregi sari-banaketa. Ibilbide horretan mugarri izan diren hainbat gertakizunen harira egin zuten ekitaldia, eta saridunen artean ere hainbat belaunaldi ikus daitezke, hasi Pello Zabalarengandik, segi Imanol Murua Uria eta Elhuyarreko komunikazio taldearekin eta Ekaitz Agirrerekin amaituz. Orain arte egindakoa goraipatu eta etorkizuna diren gazteei animoak emateko balio izan zuen saioak.

ANDOAIN

Lankideak, adiskideak eta senitartekoak lagun izan zituzten sarituek atzo eguerdian Bastero kulturgunean egindako ekitaldian. Imanol Murua Uriak jaso zuen Rikardo Arregi sari nagusia. “Berria” egunkarian “Harian” atalean zein “Mahai Jokoan” blogean idatzitako artikuluengatik eman dio epaimahaiak saria. «Egokiera informatibo bereziari lotuta, heldutasuna lortu du kazetariak: elkarrizketetan sendo, erreportajeetan argi, iritzi-formatuan zorrotz eta zintzotasunez jokatuz», adierazi zuen epaimahaiak. Imanol Murua Uriak lankideei ­«batzuk luzitu ahal izateko, lan garrantzitsua bezain esker txarrekoa egiten dutenei bereziki»­ eta blogean euren iritzia ematen dutenei eskerrak eman zizkien. Aurtengo sari berezia, berriz, Elhuyar fundazioko zientzia komunikazio arloko lan-taldeak eskuratu du. Arrazoien artean, honakoa nabarmendu zuen epaimahaiak: «Euskarri ezberdinen bitartez gai beraren lanketa osagarria lortzea eta gai unibertsalak etxera ekartzea, zientzia gaien popularizazioan sakonduz». Leire Canciok esker ona agertu zien epaimahaikideei: «Guk bezala zientziaren dibulgazioa garrantzitsua izateaz gain erakargarria ere izan daitekeela uste dutelako, eta, era berean, euskarri anitzak erabiltzea aberasgarria dela».

27 urtez azpiko kazetariei emandako sariari dagokionez, Ekaitz Agirre izan da hautatua. “Berria”n mendiari lotutako informazioa lantzen du. Kazetariak hartu duen espezializazioaren bidea goretsi du epaima- haiak. Baina, kezka agertu du alor horretan jasotako artikulu kopuruak nabarmen behera egin duelako, eta dei berezia egin die kazetariei anima daitezen eta hedabideetako zuzendariei gazteei lan aproposak eskain diezazkieten.

Agirrek poza adierazi zuen mendiaren informazioak kazetaritzan lekurik baduelako, eta mendizaleei eskaini zien bere sariaren zatia.

Aurtengo ohorezko saria, berriz, Pello Zabalarentzat izan da, bizi osoan euskarazko kazetaritzan egindako ibilbidea eskertu nahian. «Eskola sortu du, irratitik abiatuta telebistan eredugarria izan da. Ekarpen handiak egin ditu, hiztegia finkatzen, tradizioaren eta moder- nitatearen arteko zubia egiten ­esan zuen epaiak­. Eguraldiarekin loturiko informazioa kazetaritza genero bihurtu du».

Lehena ­Rikardo Arregi­ eta etorkizuna ­kazetari gazteak­ izan zituen hizpide saria jasotzerakoan Pello Zabalak.

Ekitaldian, hainbat unetan, 30 urte atzera egin zuten, eta euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren bi gertakizun izan zituzten gogoan, “Zeruko Argia” eta “Anaitasuna” aldizkarien “Gu gara euskal prentsa” aldarria eta Herri Irratiak bultzatuta ospatu zen “24 ordu euskaraz” festa. Euskarazko kazeta- ritzaren bilakaera ardatz duen DVDa ekoitzi du UEUk, eta aurkezteko aprobetxatu zuten egileek, EHUko ikasle taldeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss