GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-02
- Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa
Hiru urteren ostean, Azkoitia berriz ere garaile
·Kadete eta gazte mailan menderatu zuten Donostiako taldea

DONOSTIA

Orain hiru urte egin bezala, Azkoitiak Gipuzkoako Herriartekoa irabazi du, Tolosako Beotibarren atzo jokatutako finalean Donostiari 2-1 irabazita. Azkoitiarrak faborito ziren gazte mailan eta Donostia seniorretan, eta, beraz, garailea kadeteetan erabakiko zela aurrez ikusten zen. Hala izan zen.

Epelde-Zendoia azkoitiarren eta Arzelus-Olasagasti donostiarren artekoak ez zuen pronostiko garbirik. Kantxan, ordea, lehenak erraz nagusitu ziren, eta Azkoitiari aurreneko puntua eman zioten.

Oier Epeldek eta Joseba Zendoiak partida txukuna jokatu zuten, eta Beñat Arzelusen eta Julen Olasagastiren urduritasuna bikain baliatuz 22-3 gailendu ziren. 16 eta 15 urteko azkoitiarrek ondo bete zuten eginbeharra, eta beren herria aurretik jarri zuten.

Begirada guztiak finaleko bigarrenean zeuden jada. Xabier Andreu eta Jon Unanue azkoitiarrak faborito zirela ekin zitzaion neurketari, eta horrek ez zuten txapelketa eskuratzeko lehen aukera alferrik pasatzen utzi nahi izan.

Berehala aurrea hartu zuten markagailuan, batez ere 18 urteko Andreuren abileziari esker. Julen Iribar eta Aitzol Fernandez saiatu ziren markagailuari buelta ematen, baina tanto gutxi batzuk egiteko gai baino ez ziren izan. Hala, Andreu eta Unanue 22-4 nagusitu ziren, eta Azkoitiak txapelketa bereganatzeko behar zuen bigarren puntua lortu zuten; iaz Hernaniren aurka 2-1 galdutako finala erabat ahaztu zuten.

Garailea Azkoitia izango zela jakinda ekin zioten Goenaga-Zapirain azkoitiarrek eta Baez anaia donostiarrek hirugarrenari. Emaitza gutxienekoa zen, baina ohorea zegoen jokoan. Espero bezala, Donostia hogeita bira iritsi zen baita lehenengo puntua bereganatu ere.

Joseba Baezek eta Igor Baezek bikote oso ona osatzen dutela erakutsi zuten, eta Aitor Goenagak eta Ruben Zapirainek bost tanto egiterik baino ez zuten izan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss