GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-02
Nicolas Sarkozyk uko egin dio gatazka konpontzeko lan egiteko eskaerari
Paris entzungorrarena egiten ari da Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko lanean murgiltzeko eskaeren aurrean. Hori da, behintzat, atzo Madrilgo Moncloa jauregian Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bildu ostean Nicolas Sarkozyk esandakotik ondoriozta daitekeena. «Gatazka politikoa Espainiari dagokion afera da, eta Frantziak errespetuz eta arduraz jarraitzen du gaia, baina, betiere muturra sartu gabe», eman zuen aditzera Barne ministro frantsesak.

MADRIL

Euskal Herriko gatazka«Espainiaren afera» dela nabarmen-du zuen atzo Madrilen Estatu frantseseko Barne ministro Nicolas Sarkozyk, Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bi orduz Moncloa jauregian bilduta egon ondoren.

Modu horretan, Sarkozyk ­Errepublikako Presidentzian Jacques Chirac ordezkatzeko hautagai nagusia­ ezezkoa eman die azkenaldian hainbat eragilek Gobernu frantsesari gatazkaren konponbidean jarrera aktiboa har dezan egindako eskaerei. Ostiralean bertan, Batasuneko ordezkaritza batek gutun bat utzi zuen Parisko Eliseo Jauregian. ETAk ere joan den ekainaren 14an kaleratu zuen komunikatuan gatazka gainditzeko bideari ekiteko deia egin zion Parisi.

«Afera hau espainola da, eta Gobernu frantsesak interesa badu ere, ezin du Espainiako eztabaida politikoan muturrik sartu», esan zuen Sarkozyk Rodriguez Zapaterorekin egin bileraren ondoren egindako adierazpenetan.

Dena den, bere Gobernua Madrilgoa laguntzeko prest dagoela nabarmendu zuen Sarkozyk, «Jose Maria Aznarren garaietan egin bezala». Hain justu, Zapaterorekin atzo bildu aurretik, Jose Maria Aznarrekin afaldu zuen ostiral gauen Sarkozyk Madrilen bertan.

«Gai honetan Estatu espainolak beti bere lekuari eutsi dio, eta guk interesa eta ardura erakutsi dugu», gaineratu zuen Sarkozyk.

Estatu frantsesean dauden euskal presoen egoera Zapaterorekin aztertu zuten ala ez galdetu ziotenean, Sarkozyk ez zuen erantzun nahi izan.

«Orain gauden egoeran ez ginen egongo Frantziaren laguntzarik gabe», esan zuen, bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak atzo Santanderren.



Konponbideaz arituko da Europako Parlamentua
Gobernu espainolaren eta ETAren arteko elkarrizketari

buruzko eztabaida izango da datorren astean Europako Parlamentuan, atzo Ganberako buru Josep Borrellek aurreratu zuenez. Borrellek sostengua adierazi zion Zapaterori. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss