GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-02
Perpinyaraino joango dira Urkiari elkartasuna azaltzera
Mikel Urkia Gogortza «Matu» preso errenteriarrak 15 egun bete ditu gaur gose-greban, ekainaren 18an hasi baitzuen protesta Estatu frantsesetik kanpora dezaketela eta polizia-indar espainolen esku gera daitekeela salatzeko. Bere herrian elkartasun ekimenak hasi dituzte, eta, besteren artean, Perpinyara martxa egingo dute datorren larunbatean.

ERRENTERIA

Perpinyako kartzelan dago preso Mikel Urkia, eta hara joateko martxa antolatu du Askatasunak hilaren 8an. Ekimen horren eta beste hainbaten berri eman zuten, atzo, Errenteriako herriko plazan egindako agerraldian, Askatasunak, Batasunak eta Aukera plataformak. Horrez gain, manifestazioa antolatu du errepresioaren aurkako erakundeak uztailaren 16rako, 19.30ean, herriko enparantzatik abiatuta; «Maturi eta bere senideei gu guztion elkartasuna adierazteko». Errenteriar orori mobilizazioa babesteko deia egin zion.

Ez dira horiek, baina, helburu horrekin prestaturiko ekimen bakarrak. Aukera plataformak, esaterako, Errenteriako Udalari eskatu dio Urkiak «etxera itzultzeko duen eskubidea berma dezala. Alegia, torturatua ez izateko bermeak jarri ditzala».

Izan ere, uztailaren 18an betetzen baitu presoak epaitegi frantsesek jarri zioten espetxe-zigorra, eta Estatu frantsesean egoteko debekua ere ezarri ziotenez, kanporatu egingo dute, eta baliteke Polizia espainola edota Guardia Zibila zain izatea, «eta atxilotzen badute torturatua izateko arrisku bizian» egongo dela azaldu zuten prentsaurrekoan. Horrexegatik hasi zuen protesta duela bi aste, halakorik gerta ez dadin eta aske utz dezaten.

Hain justu, Batasunak preso eta iheslari politikoen eskubideak berma ditzatela eskatu zien bi estatuei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss