GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-02
Lekeitiarrek alkate izandako Jaione Murelaga omendu zuten atzo
·Berrehun pertsonak baino gehiagok goizean errautsak aireratu zituzten, eta arratsean omenaldia egin zioten

LEKEITIO

Bat-batean zendu zen, joan den ekainaren 7an, hiru legegintzalditan Lekeitioko udaletxean ezker abertzaleko ordezkari lanetan aritu zen Jaione Murelaga. Bitan zinegotzi lanetan aritua, 1999-2003 bitartean Lekeitioko alkate izan zen. Gainera, aski ezagunazen kostaldeko herrian zein inguruetan, Etxerat elkartean egiten zuen lan militanteagatik.

Herritarrak izan ziren atzokoan Jaione Murelagari azken agurra eman ziotenak. Goizeko 10.00etan eman zioten hasiera Lekeitioko alkate izandakoaren omenaldiari; udalerriko talaiaraino 200 lagun baino gehiago igo ziren, eta bertan gorpuaren errautsen erdia aireratu zuten; beste erdia, berriz, haritz handi baten azpian.

Ibilbide militante oparoa

Murelaga omentzeko asmoz, gainera, ekitaldia egin zuten herriko enparantzan ­gudarien monolitoaren alboan, hain zuzen ere­ arratsaldeko 19.00etan. Ehunka izan ziren ezker abertzaleko alkate eta militante izandakoa omentzera bertaratu ziren lekeitiarrak.

Murelaga Udalean presente izandako hiru legegintzaldietan alboan izandako kideek hartu zuten hitza ekitaldian izan ziren interbentzioetan. Haren ibilbidearen nondik norakoakjasotzeaz gain, Batasuneko kide Ibon Arbuluk ere hitza hartu zuen. Egoera poli- tikoaz aritu zen, eta Murelagaren militantzia nabarmendu zuen, batik bat. Murelagaren sendiari ere oparia egin zioten herritarrek: alkatetza makila.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss