GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-02
Ahaztuak 1936-77 elkartea Araban aurkeztu dute
Urtarrilean Bizkaian sortu zen, eta dagoeneko Euskal Herriko beste herrialdeetan ere ezagutzera ematen hasia da Ahaztuak 1936-77 elkartea. Frankismo garaiko biktima eta kaltetuak biltzen dituen elkarteak, gainera, ekimen bat martxan jarri du; alderdi politikoak diktaduraren gainean jarrera har dezaten mozioak sartuko dituzte udaletxeetan.

GASTEIZ

Frankismo garaiko biktimak biltzen dituen Ahaztuak 1936-77 elkarteak, Arabako gizartean ezagutaraztearren, aurkezpen-agerraldia egin zuen atzo Gasteizen. Egia, ordaina eta justizia oinarritzat harturik, oroimen historikoa berreskuratzen lan egiteko urte hasieran Bizkaian sortu zen elkartea. Dagoeneko, Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetara zabaltzen ari da, aurkezpenean agindu bezala. Gasteizen egindakoagerraldian, arabarrak elkartearen barruan antolatzeko deia ere egin zuten.

Frankismoaren menpean Araban ere milaka sendi izan ziren hildakoak, atxilotutakoak edota errepresio bortitza jasandakoak, elkarteak gogorarazi zuenez. Hala ere, oraindik orain, frankismoko biktimak eta euren oroitzapena ahanzturara kondenatuak direla salatu zuten, bai eta guzti horri aurre egiteko unea iritsi dela aldarrikatu ere. Horrexegatik egin zuten atzoko aurkezpena.

Arabako hiriburuan egun dauden plaka frankista ugari horiek berehala kentzeko exijitu zuen elkarteak. Gainera, sinbologia frankistak dituen PPko udalbatzako ordezkariak Lauaxetari egindako oroimen-ekitaldira joatea ere gaitzetsi zuten. Lauaxetaren eskulturatik 500 metro eskasera Meliton Manzanas polizia frankistaren oroigarria egotea «ulergaitz» egiten dela nabarmendu zuten, bai eta beste hamarka oroigarri frankista egotea edota berrezartzea ere.

«PPk bere alderdikide esanguratsuek parte hartu zuten erregimenaren errepresioa gaitzetsi artean», horrelakoak errespetu faltatzat eta jarrera onartezintzat izango dituela nabarmendu zuen Ahaztuak elkarteak. Egoera iraultzeko neurri zehatzak, integralak eta eraginkorrak exijitu zizkien elkarteak gobernariei eta alderdiei.



Frankismoaren gainean alderdi politikoek jarrera hartzeko ekimena
«Frankismoko biktimek eta senideek ekintzak nahi ditugu, eta ez hitz politak eta promesa oportunistak». Hori horrela, Ahaztuak elkarteak ekimen bat abian jarriko du Euskal Herriko udalerrietan, gaiaren aurrean alderdi politikoen jarrera zein den argitzeko. Mozioak aurkeztuko dituzte udaletan Frankismoaren Kondenaren Nazioarteko Agiria bere egiteko eskatzeko; dagoeneko

20 udaletan aurkeztu dituzte.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
ADB:«Zapatero ha protagonizado una buena noticia»
Mundua
Masacre en un mercado chií de Bagdad
Kultura
Globalizazioaren kontrako kultura
Kirolak
Se repite el guión de hace dos años
Kirolak
Francia rememora sus buenos tiempos eliminando a Brasil
Euskal Herria
«La geografía política de la solución es la autodeterminación»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss