Batasunak eta EHEk ere gaur Alegian egingo den UEMA Egunera deitu dute
ALEGIA
Urtero egiten den udalerri euskaldunen jaialdia izango da gaur Alegian; UEMA Eguna, hain zuzen ere. Azken hiru edizioak Ipar Euskal Herrian egiten igaro eta gero, Tolosaldeko herrian izango da aurten, baina ez kasualitatez: izan ere, Alegia UEMAko berrogei eta hamabigarren udalerri bilakatuko da gaur. UEMAko aipatu udalerri guztiak izango dira, gainera, presente Alegiaren barneratze unean. Izan ere, aurretiaz UEMAren batzar nagusia egingo dute Alegian bertan; gero, udaletxean, udalbatzak onespena emango dio UEMAko partaide bilakatzeari. Ekitaldia ere izango da, 13.00etan, eta jarraian herri-bazkaria. Arratsalderako ere hainbat ekimen antolatu dituzte.
Eremu garrantzitsuak Udalerri euskaldunen eguna dela-eta, Batasunak eta EHEk ere gonbita egin die euskal herritarrei gaurko egunean Alegiara bertara daitezen. Batasunaren esanetan, gainera, euskararen normalizaziorako udalerri euskaldunetan egiten den hizkuntza politikak «erreferentzia» izan behar dira gainontzekoentzat. Hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskara berreskuratzeko, hala ere, «hizkuntza politika nazionala eta burujabea» behar dela nabarmendu du Batasunak. EHEren ustez, udalerri euskaldunak euskararen normalizazioan «eremu garrantzitsuak» dira, eta aintzat har- tzen du UEMAk egiten duen lana, Alegiak hartutako erabakia bezalaxe, gainontzekoek ere erabat euskaraz aritzeko konpromisoa hartua baitute.
|